Asturiasko E.F.S. Siero taldea etorriko da Belabietara
Lauburu Ibarra Mahala, Jubenilen Ohorezko Maila gogotsu ari da ligako hurrengo neurketa prestatzen. Gazte moratuek E.F.S. Siero, Asturiasko Pola de Siero herritik datorren taldearen kontra jokatuko dute; aurten egin du debuta kategorian eta multzo honetako partaideen denboraldiko bidai luzeena izango da. Norgehiagoka larunbatean izango da, 16:00etan eta aukera ona izango da pasa den jardunaldiko porrota atzean utzi eta lehenengo postuei begira jartzeko. Aurkaria bi garaipen eta porrot batekin dator; gainditzea zaila izango da, baina gazte ibartarrak, entrenamendu aste on baten ostean, hanketan pilatu duten trebezia eta lan guztia erakusteko irrikaz daude. Afizioari, beti bezala, Belabietara hurbiltzeko eskatu nahi diogu [...]