Lauburu KE Ibarrak sentsazio onarekin amaitu du aurredenboraldia
Lauburuk bere azken prestaketa astea hiru entrenamendu eta bi frogarekin osatu zuen, kategoria bereko hainbat taldeen aurka neurtuz. Asteazkenean Elorriora joan zen talde moratua, Elorrioko taldearen aurka jokatzera. Azken emaitza 3-2koa izan zen eta defentsan agerian geratu zen sentsazioa, 2.B bezalako kategoria zorrotz batean lehiatzeko oraindik lan asko geratzen zela egiteko. Larunbatean Donostia Hiriko Torneoa jokatu zuten, non lauen arteko neurketak egin zituzten, Inter Intxaurrondo, Tafatrans eta Juventud del Círculo taldeekin batera. Moratuak etapak erretzen joan ziren partida bakoitzean, hainbat alde taktiko lantzeko beharrarekin, erasoan bereziki, talde bakoitzak defentsa desberdin bat aurkeztu zuelako. Lehenbiziko partida etxeko taldearen kontra izan [...]