FUNTSEZKO LANA AURRETIK
Bihar, 18:30ean, Pinseque FS taulako bigarren sailkatua hartuko dugu Belabietan. Pasa den asteburuan gutxi falta izan zitzaigun Loalco Green Colo Coloko beren bizilagunen aurrean puntuak lortzeko eta, arantzatxoa kentzeko gogoz, ahalik eta modurik indartsuenean lehiatu eta gure bertsiorik onena atera nahi dugu. Zaragozakoak, 47 puntu pilatuta, lidergotik 7 puntura daude. Orain arte jokatu diren 20 jardunaldietatik 15 irabazi dituzte, 2 galdu eta 3 berdindu. Emaitza aipagarriak dira eta atzetik gauden beste taldeengandik nahiko aldentzea eragiten dute. Gainera, Escuelas Ciudad de Guadalajara taldearen aurka 5-5eko emaitzarekin azken norgehiagokan berdintzetik datozen arren, oso argi daukagu dena emango dutela hain urrun ez [...]