Bolada ona luzatzea helburu
Lauburu Ibarra Mahalak Portugaleteko Jarrilleros taldea jasoko du larunbatean 16:00etatik aurrera. Asmoa, denboraldiko hirugarren garaipena lortzea eta ibartarrek ligaren hasiera bikaina luzatzea. Ez dute batere erraza izango moreek ordea, aurrean izango duen taldea, lehenbiziko bi jardunaldietan lortutako zenbakiekin, ezusteko handiak ematen ari da-eta. Aurten Jubenil territorialeko liga irabazi ostean igo dira Bizkaitarrak jubenilen kategoria gorenera, eta orain arte izan dituzten emaitzak garaipenak izan dira. Lehenbiziko jardunaldian Mar Rock kantabriarra menderatu zuten 0-5eko emaitzarekin eta bigarren jardunaldian berriz, 11 tanto egin zizkioten Elorrietako taldeari, hau, 1ean utziz. Zenbaki hauek ikusita, Aitor Arevaloren mutilak erne jarriko dira, norgehiagoka ahalik eta ondoen prestatu [...]