SUFRITUTAKO GARAIPENA BIZKAIAN
Lauburu Mahala Ibarrak 4-5eko markagailuarekin irabazi zion Bilboko Elorrietakori jardunaldiko seigarren partidan. Moreek oso partida zaila izan zena irabaztea lortu zuten. Talde lokalak zonako partida planteatu zuen 15 metrotan, non, behin eta berriro, baloia piparreroei oparitu zien berreskuratzeak aprobetxatu eta kontran ziztu bizian ateratzeko. Partida ez zen ondo hasi piparreroentzat, jokuko lehen minutuan eta lehen iristaldiarekin bat eginez, bertakoek markagailua 1-0arekin ireki baitzuten. Piparreroak, bertakoen planteamendua zela eta, ez ziren eroso sentitu partidako lehen minutuetan. Bertakoek ez zuten presionatzen baloia aurkariaren pistara bueltatzen zen bakoitzean eta moreei jokuan aurrera egitea uzten zieten azken 15 metrotara iritsi arte, ondoren kontra [...]