Etxekoak mantenduko ditu Ibarrak denboraldi berrian
Alfredo Hualde entrenatzaileari berritu ostean, Ibarrak etxeko jokalarien jarraipena ere, baieztatu du. 2017-2018 denboraldia amaitu berria bada ere, bulegoko lanak ez dira amaitzen eta datorren ikasturtea prestatzen dihardute klubean. Azken urtean lortutako emaitzak ematen duten ilusioarekin ari da Ibarra datorren urteko lantaldea osatzen. Lan horren ondorioz, lantaldeko hiru beteranoen jarraipena baieztatu dezake. Joseba Balderdi, Jon Garmendia eta Aitzol Oiarbide taldean izango dira denboraldi hasieratik. Eskarmentu handiko jokalariak dira, baina jubenilen ilusio berarekin defendatuko dute Ibarrako kamiseta beste urtebetez. Pistako bi jokalariek oso denboraldi erregularra burutu ondoren, ez dute datorren urtean jokatuko den Errege Koparen hitzordu historikoa galdu nahi. Balerdik berriz, [...]