Azken uneko garaipena lortu du Lauburuk kanpoan (1-2)
Larunbatean Kantabriara bidaiatzea tokatu zitzaion Laubururi, bertako CFS Castro Urdialesen kontra jokatzeko. Talde bakoitzak erabilgarri zituen arma guztiak bikain erabili zituen eta denbora gehienean markagailua bertakoen aldeko egon zen. Baina, ibartarren sena atera zen 5x4an eta balantza alde morera okertzea lortu zen partidaren amaieran sartutako bi golekin. Hasieratik talde bakoitzak planteamendu desberdinak zuela ikusi zen. Bertakoek defentsa bere kantxan egiten zuten, kontra bizkorrak eta baloiarekin joko zuzenago bat bilatuz. Talde moreak baloiaren jabetza zuten eta Castroren aurrerapena ekiditen saiatzen ziren presio itogarri batekin. Okasio asko sortu zen Castroren atean, baina gorritxoen defentsa onak eta Javi, bertako atezainaren lan bikainak [...]