2 2019.12.02

TALDE MOREAREN GARAIPENA GIJONEN

2019-12-02T12:54:24+01:0002/12/2019|

Lauburu Ibarra Mahala taldeak 3-8 irabazi zion Asturiasko Gijón Playas taldeari Ligako bederatzigarren jardunaldiko partidan. Ibarrako taldea oso ondo aritu zen lehen zatian eta guztiz euren kontrolpean izan zuten partida bat bideratuta utzi zuen hasieratik.  Partida oso ondo hasi zen gipuzkoarrentzat, 3. minutuan aurre hartu baitzuten markagailuan, posizio-eraso baten ondoren Martin Ibarbiak kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Minutu bat geroago, bisitarien erasoko galera baten ostean, etxeko taldeak berdinketa lortu zuen. Dena den, 13 minuturen faltan, Iñigo Iriartek 1 eta 2koa jarri zuen markagailuan. Gol honek ez zuen erasoko planteamendu ibartarra aldatu, jokoan erritmo biziz baitzeuden. Eta, joko on horren ondorioz, [...]

28 2019.11.28

IBARTARREK GIJONERA BIDAIATUKO DUTE 3 PUNTUAK LORTZEKO

2019-11-28T17:20:04+01:0028/11/2019|

Lauburu Ibarra Mahala taldeak Gijonera bidaiatuko du larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Club Deportivo Gijon Playasen aurka jokatzeko ligako bederatzigarren jardunaldiko partidan. Ibarrako taldea goizeko 7:30ean irtengo da Belabietatik, urtea lehen postuetan amaitzea ahalbidetuko dien hiru puntu berri lortzeko helburuarekin. Asturiasko taldea bederatzigarren da sailkapenean eta guztira 10 puntu ditu; 3 garaipen, berdinketa 1 eta 4 porrotekin. Erasoko mailan 43 gol sartu dituzte eta kontran, berriz, 48 sartu dizkiete. Ligako azken partidan, baja garrantzitsuekin joan eta 13-6 galdu zuten Elorrietako taldearen aurka. Aitor Arevaloren mutilei dagokienez, Sieroren aurka lortutako azken garaipenaren eta aste honetako entrenamendu gogorren ostean, puntuak batzen [...]

25 2019.11.25

SUFRITUTAKO GARAIPENA SIERO BORROKALARI BATEN AURKA

2019-11-25T17:23:40+01:0025/11/2019|

Lauburu Ibarra Mahala taldeak 4-3 irabazi zion Siero taldeari ligako zortzigarren jardunaldian, eta gazteen ohorezko mailako 2. taldeko lehen postuen aldeko borrokan jarraitzen du. Partida amaitzeko 9 minuturen faltan, gipuzkoarrek 4-1 irabazten bazuten ere, ez zuten zuten errenta kudeatzen jakin eta sufritzen amaitu zuten maila ona eskaini eta porrota garesti saldu zuen talde asturiarraren aurka.  Partida hasi eta Asturiasko taldeak pista erdiko aldaketen defentsa bat planteatu zuen, helburu argi batekin: baloia berreskuratzea, kontraerasoan azkar ateratzeko. Ibartarrak indartsu zelairatu ziren partidaren hasieran, eta baloi errekuperazio onak izan zituzten pista erdian, zein hiru laurdenetan. Dena den, asturiarrek erabilitako defentsaren aurrean, ez [...]

22 2019.11.22

LAUBURUK SIEROKO TALDE LEHIAKORRA JASOKO DU

2019-11-22T10:13:19+01:0022/11/2019|

Lauburu Ibarra Mahalak Asturiasko Siero taldea jasoko du larunbatean, arratsaldeko 16:00etan, Belabietan. Piparreroek talde oso lehiakorra izango dute aurrez aurre. Horrez gain, markagailuaren atzetik joan arren inoiz amore ematen ez duen horietakoa da talde asturiarra. Topaketa erakargarri bat dute aurretik Aitor Arévalok entrenatutako mutilek, beraz. Ibartarrak baina 6 puntu gutxiagorekin, 12 puntu pilatzen dituzte bisitariek Ligako sailkapenean, 4 garaipen eta 3 porroten balantze batekin. Balantze horretan, 51 gol dituzte euren alde eta 40, berriz, kontra. Piparreroek, adliz, 6 garaipen eta porrota bakarra gehitzen dituzte orain arte, 47 gol euren alde eta 18 aurka dituztelarik. Aurreko astean Gora Bilbaoren aurka [...]

18 2019.11.18

GARAIPEN PIPARREROA LUR BIZKAITARRETAN JOKATUTAKO PARTIDA ZUHUR BATEAN

2019-11-18T14:07:24+01:0018/11/2019|

Lauburu Mahala Ibarrak 1 eta 3koarekin irabazi zion Gora Bilbao taldeari Ligako zazpigarren jardunaldian eta sailkapeneko lehen postuengatik borrokatzen jarraitzen du. Aitor Arévalok entrenatutako mutilak gogor aritu behar izan zuten garaipena lortu ahal izateko.  Partida hasi eta bertako taldeak piparreroak arritu zituen 14 metrotako zonako defentsa batekin. Aurreko astean Elorrietako taldeak egin bezala, bertakoen planteamendua oso argia izan zen: akatsak eragin, kontran ateratzeko. Hala ere, Aitor Arévaloren mutilek aurre hartu zuten lehen minutuetan, Aimar Iturriotzek kanpotik egindako jaurtiketa on batekin. Gol horrek partida moreen alde jartzen zuen, baina bertakoen planteamendua eta baloiaren azkartasun falta zela eta, jokoa ez zen [...]

14 2019.11.14

BIDAIA BERRI BAT BIZKAIARA, HIRU PUNTU GEHIAGO LORTZEKO HELBURUAREKIN

2019-11-14T16:01:46+01:0014/11/2019|

Lauburu Mahala Ibarrak Bilbora bidaiatuko du larunbat honetan bertako Gora Bilbao taldearen aurka lehiatzeko. Partida arratsaldeko 20:00etan jokatuko da Abusu-La Peña polikiroldegian. Piparreroak, Elorrietakoren aurka irabazi ondoren, beste garaipen bat gehitzea espero dute, modu horretara, ligako sailkapeneko lehen postuengatik borrokatzen jarraitzeko. Momentu hauetan, sailkapeneko hirugarren postuan daude ibartarrak 15 punturekin; 5 garaipeneko eta porrota bakarreko balantzearekin. Horrez gain, 3 puntuk bakarrik urruntzen dituzte sailkapenaren buru diren Otxartabe eta Zierbena taldeetatik. Mikel Azkorrak entrenatzen dituen talde lokalak 6 puntu lortu ditu lehen 6 jardunaldiak jokatu ostean. Zehazki, 2 garaipen eta 4 porrota pilatzen dituzte, 14 gol euren alde dituztelarik eta, [...]

7 2019.11.07

Partida zaila Laubururentzat Bizkaian

2019-11-07T21:58:00+01:0007/11/2019|

Lauburu Mahala Ibarrak berriro ere helduko dio lehiaketari Bilboko Elorrietakoren aurka lehiatuz. Partida hiriburu bizkaitarreko San Ignacio polikiroldegian jokatuko dute, goizeko 11:00etan emango zaiolarik hasiera. Espedizio pipartarra 8:30etan abiatuko da Belabietatik, ligako sailkapenean lehen postuetan mantentzen jarraitzeko balioko dizkion hiru puntuak lortzeko helburuarekin. Talde bilbotarrak 9 puntu ditu, 3 garaipen eta 2 porrotekin, non 39 gol euren alde pilatzen dituzten eta 27, berriz, aurka. Ligako 5 jardunaldiren ondoren, hurrengo aurkariaren balantze erasotzailea ikaratzeko modukoa da, partida bakoitzeko ia 8 goleko media bat gehitzen baitute. Hortaz, ez da erraza izango Aitor Arévalok entrenatzen dituen mutilentzat. Astebete lehiatu gabe egon ondoren, [...]

30 2019.10.30

Lauburu Ibarra Mahalaren gol-festa

2019-10-30T08:44:54+01:0030/10/2019|Tags: , |

Lauburu Ibarra Mahalak 14-3 irabazi zion Mar Rock talde Kantabriarrari ligako bosgarren jardunaldian. Garaipen honekin denboraldiko laugarrena gehitu dute moreek eta goiko postuetan finkatu dira. Partidaren hasiera ez zen bertakoen gustukoa izan; Aitor Arevaloren mutilak kontzentrazio maila baxuarekin atera ziren pistara, eta horrelakoetan aurkariak egoera aprobetxatzea ohikoa izaten da. Bigarren minutuan bisitariek markagailuan aurreratzea lortu zuten, langara jaurtiketa bat eta beste ekintza arriskutsu bat ere, geratu behar izan zuen Marcosek. Talde moreak ez zuen nahikoa erritmoa jokoan eta aurkariaren eraso zuzenen aurrean deseroso zeudela ikusita, seigarren minutuan hutsartea eskatu zuen entrenatzaileak. Inflexio puntua izan zen, ondoren norgehiagoka guztia aldatu [...]

25 2019.10.25

Garaipenaren bidera itzuli nahi du Lauburu Mahalak

2019-10-25T11:48:26+02:0025/10/2019|Tags: , |

Lauburu Ibarra Mahalak larunbatean Kantabriako Mar Rock taldea jasoko du Belabietan, 16:00etatik aurrera. Ibartarrak, Zierbenan denboraldiko lehenengo porrota jasan ostean, irabaztera aterako dira etxeko kantxara. Kantabriarrek ez daramate bolada ona; denboraldi hasiera honetan jokatu dituzten lau jardunaldiak galdu dituzte eta une honetan jaitsierako postuetan daude, beraz, taularen erditik behera aldera dauden taldeen inguruan kokatzeko aukera bikaina izango litzateke talde honentzat, larunbatean Belabietan irabaztea. Ibartarrak, larunbateko porrota eta gero, intentsitate handiz entrenatu dute eta partida on bat jokatzen saiatuko dira Zierbenako pasadizoa ahalik eta azkarren ahazteko, eta aldi berean, etorkizuneko erronka berriek ilusioz hartzeko. Larunbatean Javi Ayerbe ez da jokatzeko [...]

18 2019.10.18

Sailkapeneko bi liderren arteko norgehiagoka Zierbenan

2019-10-18T16:43:32+02:0018/10/2019|

Lauburu Ibarra Mahalak bere laugarren jardunaldia jokatuko du larunbatean eta Zierbenara bidaiatu beharko du. Norgehiagoka 16:00etan hasiko da eta ikuskizun bikaina eskainiko dute hiru jardunaldietan hiru garaipen pilatu dituzten bi taldeek. Biek helburu bera izango dute, bolada on hori mantentzea, hain zuzen. Galipoak landutako talde bat osatzen dute, abilezia handiko jokalariez osatua; aurtengo denboraldian gainera, Gora Bilbao taldetik etorritako jokalariak dituztenez, titulua lortzeko hautagaietako bat izatea espero da. Ibartarrak, denboraldi hasiera ezin hobea izanda, hitzordura norgehiagoka on bat egiteko ilusioarekin doaz, eta aldi berean garaipena lortzea ere bai, moreen morala zeruetara iritsi dadin. Jarrillerosen aurka 3-1 eginda, landutako garaipen bat [...]

Go to Top