TALDE MOREAREN GARAIPENA GIJONEN
Lauburu Ibarra Mahala taldeak 3-8 irabazi zion Asturiasko Gijón Playas taldeari Ligako bederatzigarren jardunaldiko partidan. Ibarrako taldea oso ondo aritu zen lehen zatian eta guztiz euren kontrolpean izan zuten partida bat bideratuta utzi zuen hasieratik. Partida oso ondo hasi zen gipuzkoarrentzat, 3. minutuan aurre hartu baitzuten markagailuan, posizio-eraso baten ondoren Martin Ibarbiak kanpotik egindako jaurtiketa batekin. Minutu bat geroago, bisitarien erasoko galera baten ostean, etxeko taldeak berdinketa lortu zuen. Dena den, 13 minuturen faltan, Iñigo Iriartek 1 eta 2koa jarri zuen markagailuan. Gol honek ez zuen erasoko planteamendu ibartarra aldatu, jokoan erritmo biziz baitzeuden. Eta, joko on horren ondorioz, [...]