15 2019.10.15

Landutako garaipena lortu du talde moreak Portugaletekoen kontra

2019-10-15T18:51:22+02:0015/10/2019|

Lauburu Ibarra Mahalak 3-1 irabazi zion Portugaleteko Jarrilleros taldeari ligako hirugarren jardunaldian eta honekin bere hirugarren garaipena jarraian egin du. Lan asko egin behar izan zuten ibartarrek bisitariek menderatzeko, jokoaren alderdi desberdinetan talde moreari sufriaraziz Bizkaitarrek irudi bikaina eskaini zuten-eta. Partidaren hasiera bertako taldearen mesederako izan zen, bisitarien sakearen ondotik Martin Ibarbiak pista erdian baloia ostu eta 10 metroetatik botaz lehenbiziko gola sartu baitzuen. Gol honek ezustean harrapatu zituen bisitariak eta 3 minutu beranduago Aimar Iturriotzek, estrategia ekintza baten ostean 2-0ekoa egin zuenean are gehiago. Lauburu ongi sartu zen partidan eta laugarren minuturako bere aldeko errenta lortuta zuen jada; arratsalde [...]

10 2019.10.10

Bolada ona luzatzea helburu

2019-10-10T08:21:49+02:0010/10/2019|

Lauburu Ibarra Mahalak Portugaleteko Jarrilleros taldea jasoko du larunbatean 16:00etatik aurrera. Asmoa, denboraldiko hirugarren garaipena lortzea eta ibartarrek ligaren hasiera bikaina luzatzea. Ez dute batere erraza izango moreek ordea, aurrean izango duen taldea, lehenbiziko bi jardunaldietan lortutako zenbakiekin, ezusteko handiak ematen ari da-eta. Aurten Jubenil territorialeko liga irabazi ostean igo dira Bizkaitarrak jubenilen kategoria gorenera, eta orain arte izan dituzten emaitzak garaipenak izan dira. Lehenbiziko jardunaldian Mar Rock kantabriarra menderatu zuten 0-5eko emaitzarekin eta bigarren jardunaldian berriz, 11 tanto egin zizkioten Elorrietako taldeari, hau, 1ean utziz. Zenbaki hauek ikusita, Aitor Arevaloren mutilak erne jarriko dira, norgehiagoka ahalik eta ondoen prestatu [...]

8 2019.10.08

Bigarren garaipena lortu du Lauburuk

2019-10-08T17:24:05+02:0008/10/2019|

Lauburu Ibarra Mahalak 3-7ko emaitzarekin irabazi zion Lugonesko La Esperantza Rangers taldeari bere etxean, bigarren garaipen morea jarraian eginez. Ibarrakoek partida serioa jokatu zuten orokorrean eta atsedenaldira arte Asturiaskoen aldeko zegoen norgehiagoka erremontatzeko gai izan ziren. Oso entxufatuta hasi zuten neurketa jokalari moreek eta bigarren minutuan Martin Ibarbiak gol bikain bat sartuz taldea aurreratu zuen. Pozak ez zuen asko iraun ordea, handik minutura, area hertzean existitu izan ez zen falta bat ondo aprobetxatu zuen bertako taldeak eta markagailuan berdinketa ezarri zuen. Seigarren minutuan Asier Izagirrek berriro taldea aurretik jartzea lortu zuen kanpoko jaurtiketa on batekin. Aitor Arevaloren mutilak partida ona [...]

3 2019.10.03

Lauburu Lugonesera doa bigarren garaipenaren bila

2019-10-03T17:37:33+02:0003/10/2019|

Lauburu Ibarra Mahalak Asturiasko Lugones herrian jokatuko du larunbatean, bere ligako bigarren jardunaldian, eta bertan, La Esperantza-Rangers taldea izango du aurrez aurre. 18:15ean hasiko da norgehiagoka, beraz, Ibarrako taldea 9:30ean aterako da kiroldegitik, ea 3 punturekin itzultzen den, honela, sailkapeneko lehenengo postuetan jarraitu ahal izateko. Bertako taldea, pasa den asteko Racing de Mieres talde asturiarraren moduan, berria da kategoria honetan, eta eskarmenturik ez, baina ilusiorik handienarekin aterako dira pistara lehenbiziko hiru puntuak lortzera. Lehenengo jardunaldian Elorrietaren kontra galdu zuten 10-7eko emaitzarekin; ikusten da joa badutela. Ibarrakoek lehenengo norgehiagokan atzemandako akatsak zuzendu ostean, partida on bat jokatzen saiatuko dira konfiantzan irabazteko. [...]

2 2019.10.02

Gol-festa izan zen ligako lehenengo norgehiagokan

2019-10-02T17:34:31+02:0002/10/2019|Tags: , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 13-0 irabazi zion Racing de Mieres talde asturiarrari ligako lehenengo norgehiagokan. Bisitariek ezin izan zuten talde morea gelditu eta Aitor Arevalon mutilak osatze prozesuan dagoen talde honen gainetik pasa ziren; Erasoan neurketa on bat jokatu ez bazuten ere, etxekoek erritmo altua jarri zuten defentsan eta honek, baloia erabat alde moreak berreskuratzea ahalbidetu zuen. Ibarrakoek baloiaren jabetza osoa zutela hasi zen norgehiagoka, bisitariek pista erdian itxaroten zuten bitartean, baloia ostu eta kontrara ateratzeko asmoz. Talde moreari partidan sartzea kosta egin zitzaion hasieran, jokoari abiadura txikia ezartzeagatik. Zortzigarren minutuan etxekoek aurreratu ziren Asier Izagirrek amaitutako ekintza batekin. Minutu [...]

26 2019.09.26

Lauburu Mahalak Racing Mieres taldea jasoaz egingo du debuta

2019-09-26T08:04:53+02:0026/09/2019|

19/20 denboraldia larunbatean hasiko du Lauburu Ibarra Mahala taldeak. 16:00etatik aurrera Racing de Mieres talde asturiarraren kontrako norgehiagokarekin hasiko da Ohorezko Mailaren liga. Moreek lau aste gogor igaro dituzte entrenamenduetan eta bertan egindako lan guztia balekoa izan dela erakusteko gogotsu helduko dira hitzordura. Epe horretan landutako jokoaren alderdi guztiak aurkezten saiatuko dira. Bisitariek ere debuta egingo dute, baina hauek kategorian ere bai. Informazio askorik ez badugu ere, ibartarrak neurketaren zailtasunaz kontziente dira, Asturiaskoek Belabietan hiru puntuak eskuratzeko munduko ilusiorik handienarekin iritsiko dira-eta, Ibarrara. Ibartarrak, lesioei dagokienez, aurredenboraldi gorabeheratsua izan dute, baina hitzordura jokalari guztiak osatuta iritsiko dira, beraz, Aitor [...]

10 2019.07.10

Lauburu Ibarra Mahalak Ohorezko Jubenil Mailan jarraitzen du

2019-07-10T17:54:00+02:0010/07/2019|

Estatuko oinarrizko maila gorenean ezarritako berregituraketa berriak, 8 taldeetara murrizteaz gain,  lurralde banaketa berri bat ere ezarri du piparreroen interesen aurka doana. Errioxako eta Nafarroako taldeek Aragoiko taldea osatzera pasatzen dira, Aitor Arevalon mutilak parte hartuko duten taldean berriz Cantabria, Asturias eta Euskadiko taldeak egongo dira. Asturiaseko 3 talde berri eta Cantabriako talde bat, Bizkaiko 2 taldeekin orekatuko da, baina denboraldi berri honetan Gipuzkoak ordezkari bakarra izango du Espainiako arteko futboleko komiteak bigarren berregituraketa ere aurreikusi du 20/21 denboraldirako, maila honetan talde bakarra izatearekin eta igoera plan bereziarekin, non gure taldeko irabazleak plaza bat lortuko duen. Denborak esango du nork [...]

29 2019.05.29

Lauburu Ibarra Mahalak irabazi egin zuen denboraldiko azken jardunaldian (6-0)

2019-05-29T19:57:19+02:0029/05/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - SAN JUAN AD Lauburu Ibarra Mahalak 6-0 irabazi zion AD San Juan taldeari eta denboraldia sentsazio onarekin amaitu du. Talde moreak lehenengo zati on bat burutu zuen eta atsedenaldira 5-0eko emaitzarekin erretiratu zen, nafarrei erremontatzeko aukera txikiena ere eman gabe. Erritmo biziarekin hasi zen partida, denboraldiko azkenekoa hain zuzen, eta aurrean ligako bigarren sailkatua; ikaragarrizko erregistroak dituen taldea: 180 gol aldeko, hau da, bataz beste, partidako 7 gol egin ditu, izugarria. Arevaloren mutilak berriz, 92 gol sartu dituzte, ia erdia; aurkari zaila izango zela zirudien beraz, baina moreek hasieratik ekin zioten lanari eta hirugarren [...]

24 2019.05.24

Garaipena, denboraldiari amaiera emateko

2019-05-24T16:20:54+02:0024/05/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - SAN JUAN AD Lauburu Ibarra Mahalak ligako bere azken jardunaldia jokatuko du larunbatean Belabietan, eta San Juan talde nafarra izango du aurrean. Aitor Arevaloren mutilak bi aldiz jarraian galdu dute eta denboraldia bigarren sailkatuari irabazita amaitu nahiko lukete. Hori lortzeko lan asko egin beharko dute, San Juanek denboraldi guztian behin bakarrik galdu du-eta. Javier Viedmak entrenatutakoak 180 gol sartu dituzte denboraldi guztian eta 63 jaso; zenbaki ikaragarri hauekin, liga amaitutakoan jokatuko den jubenilen Espainiako txapelketarako sailkapen historikoa lortu dute. Erasoan, 1x1ean desoreka eragiten duten jokalariak ditu taldeak eta honek, denboraldiko norgehiagoka askotan ezberdintasunak markatu ditu. [...]

22 2019.05.22

Lauburu Ibarra Mahalaren porrota Eskoriatzan (6-1)

2019-05-22T21:31:49+02:0022/05/2019|Tags: , , , , , |

ESKORIATZA KE - LAUBURU KE IBARRA MAHALA   Lauburu Ibarra Mahala taldeak 6-1 galdu zuen Eskoriatzan ligako hogeita bosgarren jardunaldian eta honekin bigarren porrota segidan jasan du. Moreek bertakoek baino jaurtiketa gehiago egin bazuten ere, aurkariaren eraginkortasunaren aurrean erori ziren. Talde morea oso bizi hasi zen norgehiagoka hasieran; Logroñon jasandako porrotaren ostean, Aitor Arevaloren mutilak ez zuten historia bera gertatzerik nahi. Hasi eta zazpi segundora Iker Zubelzuren eskuz-esku bat erratu zuten jada. Erritmoa oso altua zen, ibartarrak baloia intentsitate handiarekin estutzen zuten eta pistaren hiru laurdenetan zein erdian berreskuratzen zuten baloia, baina gero ez zuten asmatzen sartzen. Minutuak aurrera zihoazen [...]

Go to Top