3 2019.01.03

Gipuzkoan nagusi izan nahi du Lauburuk

2019-01-03T20:54:26+01:0003/01/2019|Tags: , , , |

LASKORAIN K.E. - LAUBURU K.E. IBARRA Ondo merezitako atseden egunak amaituta, asteburu honetan Gipuzkoako areto futboleko tronua lortzen saiatuko da Lauburu bigarren aldiz. Lauen arteko finala izango da eta Donostiako Bidebieta kiroldegian jokatuko da oso-osorik. Alta, ez da batere erraza izango, izan ere, azken aurreko erronda honetara aurkeztu diren lau taldeak titulua lortzeko nahikoa meritu dituzte-eta. Ostiralean bertan hasita, Lauburuk Laskorainen kontra jokatu beharko du, Bigarren B Maila honetan multzo berean bidelagun duten taldea. Ikusleek ederki gozatuko duten derbi eder bat izango da, baina bi aurkariak elkar ongi ezagutzeak neurketa prestatzeko garaian zailtasuna ere izango da. Orain aste batzuk ligako [...]

4 2018.11.04

Derbi parekatu baten jabe egin zen Lauburu (2-3)

2018-11-04T22:25:02+01:0004/11/2018|Tags: , , , , |

Laskorain K.E. - Lauburu K.E. Ibarra Edozeinek eskuratu zezakeen garaipena, eta azkenean Lauburu izan zen bosteko jokoarekin berdinketa hautsi zuena. Usabalgo harmailak leporaino bete ziren eta zaleek Tolosaldeko areto futbol festan norgehiagoka zirraragarri batekin gozatzeko aukera izan zuten. Hasieratik argi utzi zuten bi taldeak partida irabaztera zihoazela, baloiaren aurrerapena presio-defentsarekin eragotziz. Lauburu baloiaren jabe denbora luzeagoan izan zen, baina ez zen Tolosakoen atera ondo iristen. Laskorainek berriz, joko zuzena edo trantsizio bizkorrak bilatzen zituen, baina ez zuten moreak kezkatzea lortzen. Hirugarren minutuan Andoni Agirrezabalak 0-1ekoa egin zuen 12 metroetatik botatako txute batekin. Alta, irudikeria besterik ez zen izan, Laskorainek oso [...]

Go to Top