27 2018.03.27

Lauburu liga erregularraren jabe

2018-03-27T10:39:35+02:0027/03/2018|Tags: , |

Bi partiduren faltan Gipuzkoako senior nesken liga erregularra irabazi du Lauburu K.E-k Idiazabali 3-1 irabazita. Ohi baino zale gehiago gerturatu zen Belabietara ostiral iluntzean. Liga erregularra zegoen jokoan. Lauburuk, irabaziz gero, liga etxean geratzen zen; kontrara, Idiazabalek irabaziz gero, ondorengo partidetan argituko zen txapeldunaren izena. Aukerak zabalik uzteko moduko partidua egin zuen Idiazabalek. Atzean sendo, baloia ondo mugituz eta aukerak sortzen. Honela iritsi zen beren lehen gola, 0-1ekoa, ia geldiezina ez jaurtiketa batean. Atsedenaldira abagune horrekin ailegatu ziren. Etxekoak urduri, aurkariak urduri eta giroa ere, urduria. Bigarren zatiari, ordea,  lasaiago eutsi zien lauburutarrek. Biziago aritu ziren. Baloia presiotik bizkorrago [...]

23 2018.03.23

Emakumezkoen taldea liga erregularra irabaztetik puntu batera

2018-03-23T08:33:30+01:0023/03/2018|Tags: , , |

Olatz Artolak gidatutako emakumezkoen taldea ligako irabazlea izan daiteke, ostiral honetan Idiazabalen kontrako norgehiagokan irabazi edota berdinketa egiten badu. Belabietan jokatuko izango da 20:30ean. Liga erregularra amaitzeko hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen eta Lauburuko neskak bigarren aldiz ligako titulua irabazteko aukera beren esku dute. Ostiral honetako neurketak hori lortzeko lehenbiziko aukera eskainiko die, puntu bakar bat gehituta ere, txapeldunak izango bailirateke, beraz, hitzordu saihestezina dugu ostiralean Olatzen taldea animatzeko eta denboraldi guztian egindako lana saritzeko. Lauburu Mahala Ibarra, jubenilen ohorezko Mailak Bilbora bidaiatuko du larunbatean, Gora Bilbao Red Blue taldearen kontra jokatzera; 18:30ean izango da La Peña auzoan dagoen [...]

21 2018.03.21

Azken txanpan Lauburuk lidergoan jarraitzen du

2018-03-21T08:04:36+01:0021/03/2018|Tags: , |

Lauburuko emakumezkoen taldeak bizilagunen kontra jokatu zuten pasa den igandean, eta Belabietan neurtu ziren, nahiz eta moratuak bisitariak ziren. Orixeri 2-7 emaitzarekin irabazita beste hiru puntu eskuratu zituzten. Partidua lo hasi zuten Ibarrako neskak. Kosta egin zitzaien martxa hartzea. Markagailuan aurrea hartu zuten arren, berehala etorri zen 1-1 berdinketa. Orixekoek ondo bilatzen zituzten espazioak, baina ibartarrak markagailua estu ikustean bizitu egin ziren. Orduan joko dinamikoagoa egiten hasi ziren eta lehen zatia 1-4 emaitzarekin amaitu zen. Bigarren zatian hobeto aritu ziren. Orixekoek 2-4koarekin tartea murriztu arren, joko aldetik erosoago aritu ziren bisitariak eta holaxe etorri ziren partidua erdietsi zuten hiru golak. [...]

6 2018.03.06

Gustoko urrezko hiru puntuak

2018-03-06T08:40:54+01:0006/03/2018|Tags: , |

Emakumezkoen Lauburuk garrantzi handiko hiru puntu lortu ditu asteburuan Eskoriatzaren aurka 1-4 irabazita. Aurkari zuzenenak galdu ostean, lidertza are sendoagoan daude ligako azken arnasan. Buelta Eskoriatzara. Hirugarren itzuli honetan bigarrengoz egokitu zaio Laubururi aurkarien zelaiak bisitatzea. Norgehiagoka larunbatean jokatu zuten Manuel Muñoz kiroldegian, 16:30ean. Zelaiko sei jokalari besterik ez, atezaina barne, aurretik zituzten 60 minutuei aurre egiteko. Hauspoak lagunduko ez zuelakoan ekin zien moratuek partidari. Atzean sartuta, defentsan irmo, espazioak ondo ixten. Erasoan erdi-koldar, indarrak gorde nahian edo. Kontraerasoetan aldiz bizi aritu ziren, indartsu, bizkor; gure gol aukerak horrelako jokaldietara mugatuz. Eta atzean sendo aritzeak, horrelako kontraerasoak izatea ekarri zuen. [...]

26 2018.02.26

Liderrak puntuak gehitzen jarraitzen dute

2018-02-26T08:58:00+01:0026/02/2018|Tags: , |

Beste hiru puntu lortu dituzte senior neskek Trintxerperen aurka 6-1 irabazita. Lidertzan jarraitzen dute ibartarrek 34 puntu pilatuta. Hasi da Gipuzkoako Ligako senior nesken hirugarren itzulia. Hirugarrena eta azkena. Ibartarrek Trintxerperen aurka ekin zioten azken itzuliari. Ostiralen jokatu zuten partidua, etxean, iluntzeko 20:30ean hasita. Partidua lasai hasi zen, erritmo motelarekin. Lauburukoek baloiaren jabetza izan zuten arren, ez zuten gehiegi estutu. Partiduan sartzea kosta zitzaien arren, azkar lortu zuten aurrea hartzea. Markagailua aldatu arren (1-0) partidaren erritmoa ez zen apenas aldatu. Bigarren gola lortu zuten etxekoak, 2-0 aurretik jartzea, baina partidaren intentsitateak bere horretan jarraitzen zuen. Trintxerpekoek ez zuten etsi. Bost [...]

24 2018.01.24

Puntuak pilatzen jarraitzen dute Lauburuko emakumezkoak

2018-01-24T07:56:07+01:0024/01/2018|Tags: , |

Aurkariaren sareetan erortzen gara maiz, bere jokoan. Baina ari gara, puntadaz puntada, gure joko propioa josiz. Gero eta gehiago ezagutzen dugu elkar, eta hori lagungarria zaigu elkarren arteko sarea gero eta tenkatuago, eta, era berean, gero eta malguagoa izateko. Nabari da hori partidetan. Bizkortasuna ematen diguten jokalariak ere iritsi ziren taldera, eta hori ere islatzen da jokoan. Besteen sarera baloiak sartzen laguntzen digu bizitasun horrek. Harilkatuta daude bi ezaugarri horiek. Eta zorionez, sarritan, markagailuan oihartzuna dute, larunbatean esaterako. Izan ere, otsailaren 4ko asteburuan jokatu behar genuen partida aurreratu eta larunbatean jokatu genuen, Idiazabalen, eguerdiko 13:15ean. 12. jardunaldiko partida jokatu genuen, [...]

6 2017.12.06

Zorotan zozo

2017-12-06T22:40:09+01:0006/12/2017|Tags: , |

Ohi ez bezala, larunbatarekin jokatu genuen etxeko partida, Eguzki Trumoi talde lasartearraren kontra. 5-1 irabazi genuen partidua. Martxa hartzea kosta zitzaigun. Errazkerian erori, erosoa zela sinetsita patxadaz hartu, eta uste baino zailagoa egin zitzaigun lehen gola sartzea. Lehen zatiaren azken arnasean sartu genuen are patxada handiagoa baina, kontrara, aktibatu zigun gola. Horren atzetik etorri ziren beste hiru gol, bata bestearen atzetik, natural. Partida bukatzeko hamar minuturen faltan sartu zuten Trintxerpekoek gola, 4-1ekoa, eta geroxeago guk partida itxiko zuen 5.ena. Gol festa izanagatik, zozoa izan zen partidua. Zozoa gure norgehiagoka eta zoroa liga. Bi aurkari zuzenek, Idiazabalek eta Eskoriatzak, elkarren kontra [...]

Go to Top