30 2019.04.30

Azken uneetan garaitu dio Lauburuk Mariano Rico Cuellar on bati (3-4)

2019-04-30T12:18:45+02:0030/04/2019|Tags: , , |

FS MARIANO RICO CUÉLLAR  - LAUBURU KE IBARRA Lauburuk denboraldi amaieran jokatu beharko dituen bost finaletatik lehenengoak amaiera pozgarria izan zuen, bukaera arte irabazteko grina erakutsita, taldeak hiru puntuak Ibarrara ekarri baitzituen. Alfredo Hualderen mutilak hirutan bederen erremontatu behar izan zuten, 12 segundo faltan azken 3-4ko emaitza ziurtatu arte. Espero zen moduan joan zen norgehiagoka. Bertakoek talde porrokatua dutela erakutsi zuten eta edozein unetan Iñaki Peñaren atea aurkitu nahian ibili ziren. Moreen eraso-jokoa baldintzatu zuen Cuellarreko pistak, bisitariek ez zuten lortu zoru bizkor hartan eroso sentitzea. Lehenbiziko bi minutuetan bi aldeek izan zituzten okasioak. Oihan eta Andoni Carlosenak bertako atezainak [...]

26 2019.04.26

Bost finaletatik lehenengoa jokatzera abiatuko da Lauburu Cuellarrera

2019-04-26T13:26:48+02:0026/04/2019|Tags: , , |

F.S. MARIANO RICO CUELLAR  - LAUBURU KE IBARRA Zazpi hautagai, bost final eta azkeneko sprinta. Honelaxe ikusten da ligako titulua eta datorren denboraldian Errege Koparen ateak irekiko dizkien lehenengo hiru postuetako bat lortzeko lehia. Zorionez, Ibarra azken fase honetara guztia lortzeko aukera garbiekin iritsi da; aurreko 25 jardunaldietan egindako lanaren emaitza izan da. Geratzen diren bost finaletatik lehenengoa Segovian jokatuko dute jokalari moreek, F.S. Mariano Rico de Cuellar taldearen kontra; egungo denboraldian errebelazio izan den taldeetako bat. Oliver Frailek entrenatutakoak, lehenengo sei jardunaldiak galduta hasiera zaila izan badute ere, etsi gabe jarraitu zuten eta handik aurrera goraka eginez, taldeak gaur [...]

Go to Top