23 2018.03.23

Emakumezkoen taldea liga erregularra irabaztetik puntu batera

2018-03-23T08:33:30+01:0023/03/2018|Tags: , , |

Olatz Artolak gidatutako emakumezkoen taldea ligako irabazlea izan daiteke, ostiral honetan Idiazabalen kontrako norgehiagokan irabazi edota berdinketa egiten badu. Belabietan jokatuko izango da 20:30ean. Liga erregularra amaitzeko hiru jardunaldi besterik ez dira geratzen eta Lauburuko neskak bigarren aldiz ligako titulua irabazteko aukera beren esku dute. Ostiral honetako neurketak hori lortzeko lehenbiziko aukera eskainiko die, puntu bakar bat gehituta ere, txapeldunak izango bailirateke, beraz, hitzordu saihestezina dugu ostiralean Olatzen taldea animatzeko eta denboraldi guztian egindako lana saritzeko. Lauburu Mahala Ibarra, jubenilen ohorezko Mailak Bilbora bidaiatuko du larunbatean, Gora Bilbao Red Blue taldearen kontra jokatzera; 18:30ean izango da La Peña auzoan dagoen [...]

20 2018.03.20

Ohorezko Jubenilen kostatako garaipena

2018-03-20T14:46:04+01:0020/03/2018|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarrak 3-0 irabazi zion Valle del Ebro errioxar taldeari eta puntuak gehitzen jarraitzen du hamaikagarren jardunaldiz jarraian. Norgehiagoka zail bati egin behar izan zioten aurre ibartar gazteak, bisitariak defentsa zortzi metrora jarri baitzuen, espazioetan indartu eta kontraerasoak lantzeko xedearekin. Ibarrak aurkariaren atea jarraian erasotzen zuela hasi zen partida, baina arriskurik gabe. Aitor Arevaloren jokalariak bisitariak ezarritako defentsa baxua irakurtzeko gai ez ziren eta ondorioz, entrenatzaileak hutsartea eskatu behar izan zuen partida hasi eta zazpi minutura, partiduan sartzea kostatzen ari zitzaion talde bat ordenatu nahian. Bisitariak errotazio murriztuarekin, tokikoek baloiaren zirkulazioan egingo zuten akatsaren esperoan ikusten ziren, kontra batean [...]

14 2018.03.14

Lauburu Ibarra Mahala konpetiziora itzuliko da Ohorezko Mailan

2018-03-14T10:58:09+01:0014/03/2018|Tags: , |

Lauburu Ibarra Mahala konpetiziora itzuliko da larunbatean Valle del Ebro errioxarren kontrako norgehiagokan. Belabietan izango da 16:00etatik aurrera. Ibartarrak bi asteko atsedenaldia egin dute eta jokatutako azken partiduan, FS Castroren kontra lortutako berdinketa garratz hura gogoan, garaipen berri bat gehitzeko eta ligako lehenbiziko hiru postuetan egoteko ahaleginak egingo dituzte. Moratu gazteak asko eta gogor entrenatu dute azken aste hauetan, eta bigarren itzuli honetako talderik onena dela erakutsi nahi dute. Horretarako, ligako azken 10 partiduetan 7 garaipen eta 3 berdinketa lortzea eraman dituen maila igotzen jarraitzeko helburua ezarri dute. Aurkaria zazpigarren postuan kokatua dago, 19 punturekin; 55 gol sartu ditu eta [...]

27 2018.02.27

Lauburu Ibarra Mahala hiru puntu lortzeko zorian Castro liderraren kontra

2018-02-27T11:00:19+01:0027/02/2018|Tags: , |

Jubenilen Ohorezko Mailak porrotaren zaporea duen berdinketa bat lortu zuen FS Castro Urdiales liderraren kontra jokatutako partiduan. Moratuek hasieratik bukaeraraino hobeak izan ziren, eta beren jokoa eta aukerak ikusita irabazi egingo zutela zirudien, baina azken metroetan amaitzeko efikazia faltagatik garaipenik gabe geratu ziren Aitor Arevalorenak. Oso elektriko hasi zen norgehiagoka, bisitariek erditik atera eta ibartarrak aurkariaren jokoa estutzera joan ziren zuzenean. Holaxe joan ziren partiduko lehenengo konpasak, Laburuk baloia oso bizkor mugituz eta bisitaria atzean utzi nahian. Lehenbiziko ekintza arriskutsuak ibartarrek egin zituzten, abantaila numerikoa izan zuten egoeratan, hau da, lehenengo lerroan ostutako baloiekin, baina ez zuten amaitzea lortzen. Zortzigarren [...]

23 2018.02.23

FS Castro Urdiales, lider geraezina etorriko da Belabietara

2018-02-23T08:49:25+01:0023/02/2018|Tags: , |

Lauburu Ibarra Mahalak liderra jasoko du Belabietan datorren larunbatean, Kantabriako FS Castro Urdiales. 16:00etan izango da eta ligako hamabosgarren jardunaldiari dagokion norgehiagoka jokatuko dute. Moratuek erasoan zein defentsan ere, konfiantza handiarekin daude eta konpetizioko talderik golegilenari irabazten saiatuko dira. Kostaldeko talde hau izugarrizko denboraldia egiten ari da, Gonzalo Zubiaurrek gidatutakoak edozein beldurtzeko zenbakiak pilatu dituzte: 12 garaipen eta porrota bakarra, Xotaren kontra 3-0 galdutakoa; orain arte jokatutako 13 norgehiagoketan sartutako golen kopurua 86koa da eta jasotakoak berriz, 28koa. Zenbaki horiek partiduko 6 gola baino gehiagoko bataz bestekoa ematen dute bere alde, eta jasotakoen bataz bestekoa aldiz, bi gol baino [...]

20 2018.02.20

Ohorezko Mailak bere bidai luzeenean ere gehitzen jarraitu du (2-5)

2018-02-20T07:47:57+01:0020/02/2018|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarrak 2-5 irabazi zuen Pola de Sieron (Asturias) egindako norgehiagoka eta beste garaipen berri bat gehitu du. Garaipen honekin, Belabietan Castro lider geldiezinaren kontra jokatuko duen partidurako konfiantza hartu du. Moratuek bidai luze bati egin behar izan zioten aurre eta hasiera txar baten ostean (bost minuturako 2-0 galtzen eta 5 falta pilatuta zeuden), osatu eta joko on bat zein defentsa indartsu baten bidez asko zaildu zen partiduari buelta ematen jakin izan zuten. Tokiko taldea oso bizi sartu zen partiduaren hasieratik eta oso bertikal. Hirugarren minutuan, falta bat ateratzean, alderatze bat aprobetxatuz aurreratzea lortu zuen, eta minutu bat geroago [...]

17 2018.02.17

Lauburu Mahala Asturiasera joango da hiru puntuen bila

2018-02-17T07:55:34+01:0017/02/2018|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarrak Asturiasko Pola de Siero herrira bidaiatuko du larunbatean, bertako taldearen kontra jokatzeko iluntzeko 18:45ean. Ibarrako espedizioa 10:45ean aterako da Belabietatik. Moratuek ligako azken hiru norgehiagoka irabazi dituzte eta 24 puntuetatik 20 eskuratu; garbi dago goiko postuak lortzeko lehian bolada on honekin jarraitu nahiko dutela. Inauteriak amaitu diren honetan, Aitor Arevaloren mutilak asteburuko neurketari begira jarrita itzuli ziren entrenamenduetara asteazkenean. Aste motza izan da hala ere, bi egunetan entrenatuko dute, baina azken asteetan jokoaren hainbat alderdietan egindako akatsak zuzentzeko baliatuko dituzte. Siero FS taldea ligako errebelazio taldea bilakatu da, 21 punturekin bosgarren postuan daude, eta 7 norgehiagoka [...]

16 2018.02.16

Lauburu Mahalak bolada onarekin jarraitzen du

2018-02-16T08:19:15+01:0016/02/2018|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarrak 8-4 irabazi zion Otxartabe talde bizkaitarrari inauterietako aste bete-betean, eta ligan jolastutako azken 24 puntuetatik 20 lortu zituen. Moratuek lehenengo zati bikaina egin zuten, atsedenaldira 5-0eko emaitzarekin iritsiz. Ibartarrak batere konplexurik gabe atera ziren pistara, markak goitik presionatuz eta lauko jokoan oso dinamiko. Emaitzak ezin zuen hobeagoa izan, partiduko 9. minuturako 5-0 egina baitzuten Aitor Arevaloren mutilak. Moratuek suelto ibili ziren bai defentsan eta baita erasoan ere, eta partiduko laugarren minutuan estreinatu zuten markagailua Asier Aierbek lehenengo lerrotan baloia ostuta. Minutu bat beranduago lehenengo lerroan ostutako beste baloi bat Ion Ander Cuadradok aprobetxatu eta 2-0 egin zuen; [...]

9 2018.02.09

Inauterietan murgildu aurretik kategoria nazionaleko saio bikoitza Belabietan

2018-02-09T08:22:25+01:0009/02/2018|Tags: , |

Lauburu Ibarra Mahalak larunbatean 16:00etan jokatuko du Belabietan ligako bere hamalaugarren jardunaldia. Moratuek, jokatutako azken 21 puntuetatik 17 gehituta, bolada onean daude eta Bilboko Otxartaberen aurrean ere puntuak pilatzen jarraitu nahi dute. Talde hau sailkapeneko beheko partean kokatua dago. Joaneko partiduan, bizkaitarrak 3-1 irabazi zieten ibartarrei, baina Aitor Arevaloren mutilak, Tolosako inauteriak ospatzen ari badira ere, emaitza horrek utzitako zapore txarra kentzeko irabazten saiatuko dira. Otxartabek jokatutako azken 12 puntuetatik 9 gehitu ditu, jardunaldiz jardunaldi hobetu den taldea da eta denboraldia hasi zenetik, orain ari da bere errendimendurik onena erakusten. Entrenatzailearen esanetan: “Jokalari desberdinen lesioek markatutako aste zaila izan [...]

6 2018.02.06

Aitor Arevalorenak galdu gabe jarraitzen dute zazpigarren aldiz

2018-02-06T08:49:20+01:0006/02/2018|Tags: , |

Lauburu Mahalak 2-4ko emaitzarekin irabazi zion AD Larderori eta emaitzen bolada onarekin jarraitzen du. Moratuek, lehenengo zati txar baten ostean, akatsetatik osatu eta 2-0eko kontrako emaitza bat iraultzeko gai izan ziren. Bertako taldea pista erdian kokatuta hasi zen partidua, baloiak ostu eta kontran ateratzeko helburuarekin. Ibartarrak jokaldiak lantzea zailtzen zuen kantxa irristakor batekin egin zuten topo. Partida hasieratan oso bizi ateratzeko ohitura dute moratuek, baina oraingoan motelago atera ziren eta konturatzerako, partiduko 7 minutuan jada, tokiko taldea markagailuan aurretik zuten. Golaren ondoren, moratuek okasioak sortzen hasi ziren aurkariaren zelaian, baina zutoina jo zuten lau bat baloi jaurti zituzten eta gainera, [...]

Go to Top