Etxetik kanpora lortutako lehen garaipena

Lauburu Ibarra Mahalak 1-8 irabazi zion igandean Valle del Ebro errioxar taldeari, bere ligako hamargarren jardunaldian. Talde moreak partida serio bat jokatu zuen zentzu guztietan eta garaipen garrantzitsua ekarri zuen Logroñotik.Ibartarrak espero ez zuten planteamendu oldarkor bat erakutsi zuen bertako taldeak norgehiagokaren hasieran; errioxarrek pistaren hiru laurdenetan estutzen zuten baloia ostu eta ate morera hurbildu nahian. Ibarrako taldea berriz, bere konbinazio-jokoari leial, presiotik ongi ateratzen zen eta lehenengo aukerak sortzen [...]

Etxetik kanpoko lehenengo garaipena lortu nahiko du ohorezko jubenila

Igandean jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak bere ligako hamargarren jardunaldia, eta Valle del Ebro taldearen aurrean jarriko dira Logroñora bidaiatu ostean. Eguerdian izango da norgehiagoka eta ibartarrak etxetik kanporako denboraldiko lehenengo garaipenaren bila joango dira. Igandeko norgehiagokarako Aitor Arevalo entrenatzaileak jokalari guztiak izango ditu eskura. Pasa den astean atsedenaldiagatik jokatu gabe egon ostean, ibartarrek gogotsu hartu dituzte berriro entrenamenduak. Errioxar taldeak defentsa baxuak eta itxiak erabiltzen ditu, kontraerasoari ekiteko helburuarekin. [...]

2018-12-06T10:45:05+01:0006/12/2018|Tags: , , , |
Go to Top