19 2018.12.19

Ohorezko jubenilak etengabe hazten jarraitzen du

2018-12-19T21:37:27+01:0019/12/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 5-3 irabazi zion EDF Logroño taldeari eta hirugarren garaipena jarraian egin du. Gazte ibartarrak lehenengo zatiaren amaierako kontrako emaitza iraultzeko gai izan ziren bigarren zati on bat jokatuta. Bisitariek nagusitu ziren hasieran eta Javi Ayerberen atera egindako lehenbiziko iritsierak beraienak izan ziren. Errioxarrek beren 5x4ko ohiko jokoa egin zuten bandatik ateratzen zuten aldiro eta 3-1eko jokoa aurkariaren pistan, aldaketa taktiko hauekin ibartarren defentsa nahasi nahian. Partidako zortzigarren minutuan aurreratu ziren bisitariak Javi Ayerbek egindako akats bat medio, jokalari batek pasatako baloiaren kontrola galdu eta atean sartu zenean. Alta, taldea ez zen desegin eta minutu bat beranduago, korner [...]

13 2018.12.13

Lauburu Ibarra Mahalak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du

2018-12-13T19:14:11+01:0013/12/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak ligako hamaikagarren jardunaldia jokatuko du larunbatean, eta Logroño CDEF talde errioxarraren kontra izango da. 16:00etan hasiko da norgehiagoka eta ibartarrak ligako hirugarren garaipena jarraian lortu nahiko dute, ligan igotzen jarraitzeko.Errioxarrek aurtengo denboraldian estreinatu dira kategorian, eta orain arte 16 puntu pilatuta, sailkapeneko bosgarren postuan kokatu dira. 50 gol sartu eta 38 jaso dituzte, azken hiru norgehiagoketan guztira, 26 sartu dituztelarik. Partidako, bataz beste 5 gol sartzen dituzten talde erasokor honi egin beharko dio aurre talde moreak.Entrenatzaileak hitz hauek eskaini zituen: “Etxetik kanpora oso ondo lehiatzen ari den eta potentzial handia duen aurkaria izango dugu aste honetan. Sartutako [...]

6 2018.12.06

Etxetik kanpoko lehenengo garaipena lortu nahiko du ohorezko jubenila

2018-12-06T10:45:05+01:0006/12/2018|Tags: , , , |

Igandean jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak bere ligako hamargarren jardunaldia, eta Valle del Ebro taldearen aurrean jarriko dira Logroñora bidaiatu ostean. Eguerdian izango da norgehiagoka eta ibartarrak etxetik kanporako denboraldiko lehenengo garaipenaren bila joango dira. Igandeko norgehiagokarako Aitor Arevalo entrenatzaileak jokalari guztiak izango ditu eskura. Pasa den astean atsedenaldiagatik jokatu gabe egon ostean, ibartarrek gogotsu hartu dituzte berriro entrenamenduak. Errioxar taldeak defentsa baxuak eta itxiak erabiltzen ditu, kontraerasoari ekiteko helburuarekin. Iaz, Logroñon jokatutako norgehiagokan talde moreak 2-5eko emaitzarekin irabazi zuen, nahiz eta bertako taldeak neurketa hasi bezain laster aurreratu ziren markagailuan. Entrenatzaileak ondoko balorazioa egin du: “Aste honetan ez dugu [...]

Go to Top