Aurredenboraldiko lehenbiziko lagunartekoak Belabietan
Abuztuaren 17ko larunbatean Lauburuk aurredenboraldiko bere lehenbiziko konpromisoa jokatu behar izan zuen Ibararte taldearen kontra. Aurredenboraldietako ohiko norgehiagoka bat izan zen; hiru entrenamendu bakarrik eginda, zehaztasunean eta erritmoan nabaritzen zen. Hala ere, gotorleku morean ibartarren lehiakortasuna neurtzeko test bikaina izan zen. Norgehiagokan bi taldeek defentsan erakutsi zuten intentsitatea izan zen aipagarriena; defentsa altuak aurkariaren akatsak bilatuz. Hala, lehenbiziko minutuan Esteribartarrek lehenengo lerroan oste bat aprobetxatu eta 0-1ekoa egin zuten baselina [...]