29 2022.10.29

0-1 PARTIDA EZ DEIGARRI BATEAN

2022-10-30T23:43:12+01:0029/10/2022|

Maila honetako pistarik zailenetako batean lehiatu gara gaur. Hala ere, Dani, Txiki, Uri, Boli eta Oscar hasierako bostekoarekin norgehiagokari hasiera eman, baloia jokoan jarri eta, oro har, nagusitasuna genuela sentitu, eta lehen zati ona egin dugu. Izan ere, horri esker, Urik markagailua estreinatu du 5. minutuan: Danik Oscarrentzat egindako sake baten ondoren, azken honek pase bat sartu dio gure 10 zenbakiari, zeinak defentsa atzean utzi, eta markagailua estreinatu duen (0-1). Gero, emaitzak islatzen zuen alde txikia zela eta segurtasun handirik gabe jokatu dugun arren, emaitza mantentzea lortu dugu, atsedenaldira aurretik joan ahal izateko. Aldageletatik bueltan, Dani, Eric, Txiki, Uri [...]

27 2022.10.27

ZAZPIGARREN JARDUNALDIAREN BILA NAFARTAR LURRETAN

2022-10-27T23:35:42+02:0027/10/2022|

Bihar Iruñera joango gara AD San Juan gure aspaldiko ezagunaren aurka Ligako zazpigarren jardunaldia jokatzeko. Norgehiagoka arratsaldeko 16:00etan hasiko da eta, nafarrek batez ere etxean duten indarraz jabetuta, pistara gehiagorako gosez salto egiteko asmoz bidaiatuko dugu, partida osatzen duten 40 minutuetako bakoitzean ahalik eta gehiena emanda. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 7. postuan dago egun, 3 garaipen eta 3 porroten ostean 9 puntu pilatuta. Hala ere, badakigu hau hasiera besterik ez dela. Horregatik, ez dugu ahaztu behar taularen goialdean egotera deitua dagoen talde bat dela, eta beti erakusten duela bere indarra eta gaitasuna. Horren aurrean, Arreguik deialdia errepikatu du, eta jokalari [...]

22 2022.10.22

GARAIPENA HEGAN ERAMAN GINTUEN ZALEEN AURREAN

2022-10-27T19:07:34+02:0022/10/2022|

Gaur Errioxako Albelda igo berriaren bisita jaso dugu Belabietan. Klubak abian jarritako ekimenari esker (bazkide bakoitzak pertsona bat gonbidatu zezakeen partidara), Belabietako harmailak bete egin dira norgehiagoka hasterako. Poz handia bai jokalarientzat, bai Lauburu osoarentzat. Horrela, dena emateko asmoz, gure entrenatzaileak Marcos, Eric, Boli, Uri eta Chuky aukeratu zituen hasierako bostekoa izateko. Jokoaren lehen 5 minutuak igarota, ez talde batek ez besteak ez zuen abagune argirik sortu. Biek altu presionatzen zuten defentsan, baina hori ere ez zen nahikoa markagailua estreinatzeko. Minutuek aurrera egin ahala, gero eta gehiago hurbildu ginen kontrako aldera. Aukera polita izan zuen Ikerrek, baloia kontrolatuta, eta, [...]

21 2022.10.21

BELABIETA BETE, EMOZIOAK PARTEKATZEKO

2022-10-21T00:08:55+02:0021/10/2022|

Larunbatean Belabietara itzuliko gara denboraldi honetan kategorian estreinatu den beste talde baten aurka jokatzeko: CFS Albelda errioxarra. Beti bezala, norgehiagoka 18:30ean izango da, eta zaleei areto futboleko ikuskizun on bat eskaintzen jarraitzea espero dugu. Kontziente gara gure dinamika ona dela, baina, era berean, badakigu dinamika hori lortzea ez dela erraza eta, horri eusteko, ardura behar-beharrezkoa dela. Aurrean dugun neurketa aztertuta, aurkari ezezaguna izan arren, Jotak esan digu indartsu datorren taldea dela; izan ere, egun, zazpigarren postuan daude, 8 punturekin, bi garaipen, bi berdinketa eta porrot baten ostean. Gure taldeari dagokionez, Nafarroako lurretatik ekarri ditugun 3 puntuekin, 3. posturaino igotzea [...]

16 2022.10.16

“GEHITU, GEHITU ETA GEHITU”

2022-10-16T10:38:34+02:0016/10/2022|

Garaipen oso garrantzitsua lortu genuen atzo, azken hasperenean irabazi genuen partida berri batean. Horri esker, funtsezko 3 puntu lortu ditugu sailkapenean gora egiten jarraitzeko. Oscar, Alvaro, Chuky, Uri eta Dani bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Nahiz eta hasieratik berdintasuna nagusi izan, etxekoek markagailua estreinatu zuten 2.minutuan, penaltiz (1-0). Horren aurrean, 5 minutu gehiago behar izan genituen erantzuteko, Ericek sartutako golarekin (1-1). Aurrerago, Chukyk aurretik jarri gintuen 15. minutuan (1-2), eta, ondorioz, ez ginen partidatik irten, eta sentsazio positiboei eutsi genien. Hala ere, 4 minutu geroago eta seigarren falta baten ondorioz, Ribera Navarrak ez zuen aukera alferrik galdu, eta berriro berdindu [...]

14 2022.10.14

GEHIAGORAKO GOGOA

2022-10-14T15:24:53+02:0014/10/2022|

Bihar Nafarroako lurretara bidaiatuko dugu 18:30ean denboraldi honetan mailaz igo den beste talde baten aurka jokatzeko: Tudelako Mateo Muñoz Ribera Navarra. Joan den larunbatean garaipena lortu genuen arren, 3 puntuak batzeko bizi behar izan genituen zirkunstantziak gogoeta eta lan gogorra egitea eragin digute aste honetan, jakitun baikara faktore guztiak ez direla beti gure alde egongo partida erabakitzeko orduan. Aurkariari dagokionez, orain arte jokatutako lau jardunaldietatik 3 irabazi ditu eta 1 berdindu. Horrela, sailkapeneko liderra da, eta denboraldi hasierara eta 2B mailako estreinaldira topera iristen den talde horietako bat dela esan dezakegu. Hortaz, jakin badakigu buru-belarri lehiatu beharko dugula eta, [...]

10 2022.10.10

HOBETZEKO ASKO

2022-10-10T18:56:24+02:0010/10/2022|

Larunbatean Futsala Villaverde talde madrildarraren aurka lehiatu genuen. Nahiz eta jakitun izan haiek ez zutela oraindik ere sailkapenean punturik batu, Jotak ohartarazi zuen iaz dinamika ona okertu egiten zitzaigula, hain zuzen ere, taulan azpitik zeuden taldeen aurka jokatu genuen partidetan. Ildo horretatik, asteburu honetan agertoki bera errepikatzeko zorian egon ginen. Arreguik berak adierazi zuen bezala, gure jokalariak ez ziren eroso egon, eta aurkaria arlo guztietan aritu zen gu baino hobeto. “Ez da gure eguna izan erasoan, arazoak izan ditugu zirkulazioan, eta trakets ibili gara arlo teknikoan”, esan zuen partida amaierako elkarrizketan. Ondorioz, markagailua estreinatu zuen aurkariak 12. minutuan eta, [...]

6 2022.10.06

BIGARREN GARAIPEN BATEN BILA, ZIURGABETASUNA NAGUSI

2022-10-06T23:54:44+02:0006/10/2022|

Bihar etxera itzuliko gara Ligako laugarren jardunaldia jokatzera, beti bezala 18:30ean. Oraingoan, aurten mailaz igo den Futsal Villaverde talde madrildarraren bisita izango dugu. Zentzu horretan, talde ezezaguna da guretzat, baina horrek, jakina, ez du eraginik izango neurketari eskainiko diogun exijentzia-mailan. Sailkapenari begira, Madrilgoek ez dute oraindik punturik pilatu. Hala ere, Jotak gogoratu nahi izan du iaz, gure jokalariak dinamika onean zeudenean, eta indartsuenen aurka norgehiagokak irabazten zituztenean, Belabietara iritsi, eta taulan azpitik zegoen talde baten aurka funtsezko 3 punturi esan geniela agur behin baino gehiagotan. Izan ere, nola ahaztu kategoria honetan inor ezin dela ezertaz fidatu, eta edozer gauza gerta daitekeela, gutxien espero duzunean ere. Deialdiari [...]

3 2022.10.03

GARAIPENA ETA INDAR MENTAL HANDIA

2022-10-03T13:08:08+02:0003/10/2022|

Larunbatean Zaragozara joan ginen Ligako hirugarren jardunaldia jokatzera Full Energia Zaragoza Bren aurka. Beren ezaugarriak kontuan hartuta, bagenekien partida bizia izango zela, baina prest geunden zetorrenari aurre egiteko. Horrela, Dani, Alvaro, Oscar, Chuky eta Uri bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Lehen 20 minutuak oso lehiatuak izan ziren, eta horrek atsedenaldira gol bakarreko aldearekin iristea eragin zuen. Alvarok sartu zuen gol hori, gure 11 zenbakiak, 8:36. minutuan. Hala ere, berdinketa iritsi ahal izan zen bigarren zatiaren aurretik, Txikik txartel gorria jaso baitzuen, eta aurkariak nagusitasunean jokatzea eragin zuen horrek. Indar mental handiarekin, eusten eta markagailuan aurretik mantentzen jakin genuen. Aldageletatik itzuli [...]

Go to Top