ARAGOIKO LURRETATIK BERRI ONAK EKARTZEKO ASMOA

Bihar Zaragozara joango gara 18:00etan aurkari gogor baten aurka lehiatzeko: CD Pinseque, gaur egun taulako bigarren postuan dagoena, eta hemendik denboraldi amaierara arte lidertza lortzeko borrokatuko duena. Izan ere, soilik 3 dira asteburuko gure aurkaria lehen sailkatuarengandik (SCDR Anaitasuna) urruntzen dituen puntuak, eta San Juanen aurka 5-2ko emaitzarekin galtzetik datozela kontuan hartuta, ziur gaude oraingoan ez dutela egoera errepikatzen utziko, are gutxiago etxean jokatuta. Horren aurrean, gure taldeak azterketa [...]

2023-03-30T23:09:46+02:0030/03/2023|

2-1 ESTU BATEK 3 PUNTU EMAN DIZKIGU UNE ERABAKIGARRIAN

Gaur Ibararte talde nafarraren bisita jaso dugu, arrisku postuetatik irten eta mailari eusteko borrokan dagoen taldea. Guri dagokigunez, Otxartaberen aurkako porrotak min handia eman badu ere, bagenekien etxeko lanak ondo egin behar genituela helburutik ez aldentzeko. Gainera, partida hasi baino minutu batzuk lehenago, San Juanek Pinsequeren aurka lortutako garaipenaren berri eman ziguten. Horrela, 3ren batuketa ezinbestekoa zen. Horrela, Marcos, Oscar, Dylan, Chuky eta Txikirekin hasi dugu partida. Hasierako minutuetan, [...]

2023-03-25T21:28:13+01:0025/03/2023|

BUELTA ETXERA GOZATZEN JARRAITZEKO

Etxetik kanpo bi partida jokatu ondoren, bihar Belabietara itzuliko gara 25. jardunaldiari dagokion  norgehiagoka inoiz baino gogotsuago jokatzeko. Gainera, Otxartaberen aurkako porrotak postu bat jaistea ekarri du, eta horrek esan nahi du bosgarren jarri garela, gure ametsetik puntu bakarrera. Horrela, oso argi daukagu geratzen diren partida guzti-guztiak final bat izango balira bezala biziko ditugula. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko azken-aurreko postuan dago, 20 punturekin, 5 garaipen, 5 berdinketa eta 14 porroten [...]

2023-03-24T06:21:47+01:0024/03/2023|

HELBURU ARGIA DUGU

Ezin izan zen. Talde morea, larunbat honetan Bilboko San Inazio auzoan jokatu ostean, punturik gabe itzuli zen Ibarrara; gure interesak kolokan jarri zituen Otxartaberen aurka 4-1 galduta, argi eta garbi erakusten du Bilboko taldea gure gainetik dagoela sailkapen batean, izan ere, play-offetan sartzen den 4. postua oso garesti salduko dute toki preziatu hori lortzeko lehian dauden talde guztiek. Gure taldea Eric eta Iliasen iraupen luzeko bajekin baldintzatuta abiatu zen [...]

2023-03-19T23:29:22+01:0019/03/2023|

BISITA SAILKAPENEKO HIRUGARRENARI

Bihar Bilbora joango gara denboraldiko hogeita laugarren jardunaldia jokatzera. Bertan, Otxartabe CD izango dugu zain, gaur egun 8 puntu gehiagorekin taulan gure aurretik dagoen taldea. Zentzu horretan, badakigu bizkaitarrek beti jakin izan dutela goiko postuetan mantentzen, eta baieztatu dezakegunez, aurten ere egin dute lan ona hirugarren postu hori merezi ahal izateko. Hori kontuan hartuta, gure jokalariek ondo entrenatu dute astean zehar, eta prest daude erronka handi honi aurre egiteko. [...]

2023-03-17T16:01:18+01:0017/03/2023|

JOTA ARREGUI: “OSO PARTIDA GOGORRA IZAN DA“

Larunbatean Almonacid de la Sierrara joan ginen hogeita hirugarren jardunaldiari dagokion partida jokatzera. Astean zehar aurreratu genuen bezalaxe, une honetan porrot egiteak min handia egingo liguke, eta horregatik, ondo genekien zeri egin behar genion aurre. Horrela, Dani, Oscar, Uri, Txiki eta Boli bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka. Ia lehen zati osoan zehar ikusi genuen berdintasun nabarmena kontuan hartuta (Almonaciden defentsa baxua oso ondo egituratuta zegoen), ez zen harritzekoa izan lehen gola [...]

2023-03-13T22:59:26+01:0013/03/2023|

BESTE BATEN BILA

Bihar Almonacid de la Sierrara (Zaragoza) joango gara Ligako hogeita bigarren jardunaldiko partida jokatzera. Pixkanaka, amaierara hurbiltzen ari gara, eta astero multzoa osatzen dugun talde gehienok gero eta gehiago jartzen dugu jokoan, batez ere, sailkapenean dagoen berdintasuna dela eta. Esate baterako, gure kasuan, aste honetan, puntuak lortzen jarraitu behar dugu aurten Play Off-ean aritzeko helburuari eusteko, baina aurkariak ere hala behar du, jaitsiera postuetan baitago (13. postuan, 21 puntu [...]

2023-03-10T17:16:38+01:0010/03/2023|

JOTA ARREGUI: “ZAILTASUNAK ZAILTASUN, HARRO NAGO”

Larunbatean aurkari zuzen baten bisita jaso genuen Belabietan: AD San Juan nafarra. 2B mailako ezagun zaharrak izanik, jakin bagenekien neurketa oso parekatua egongo zela, eta ezin izango genuela segundo bakar bat ere despistatu hiru puntu batu ahal izateko. Horrela, Dani, Boli, Uri, Txiki eta Oscar bostekoarekin hasi genuen norgehiagoka, eta lehen minutuetan, baloiaren jabetza mantentzen jakin genuela iruditu zitzaigun. Hala ere, lan ona egiten ari zen aurkaria, eta zaila [...]

2023-03-06T23:24:36+01:0006/03/2023|

BIHAR, URTEKO PARTIDA BELABIETAN

Bihar AD San Juan talde nafarraren bisita jasoko dugu Belabietan, 18:30ean, eta Play Off-a jokatu ahal izateko beharrezkoa den laugarren postua berreskuratu ondoren, ez daukagu besterik buruan. Are gehiago, badugu helburu zehatza: ahalik eta gehien urruntzea taulan estutzen gaituzten talde horietatik. Izan ere, Iker Torok zuzentzen dituenak dira hain justu soilik 2 puntu gutxiagorekin atzetik jarraitzen gaituztenak. Beraz, 3 puntu lortzen ez baditugu, eszenatokia nabarmen zailduko da guretzat, 22-23 [...]

2023-03-03T16:02:00+01:0003/03/2023|

Title

Go to Top