Lau segundo faltan irabazita liga astindu du Ibarrak (2-3)
Denboraldiko partidurik edo jokorik onena egin gabe, Lauburuk Bigarren B Mailako eragozpen zailenetako bat gainditu zuen atzokoan. Markagailuan berdinketarekin zirela bostekoarekin erasotuz, Alfredo Hualderenak Andoni Carlosenak 4 segundo faltan sartutako golari esker garaile atera ziren. Espero moduan, San Juan intentsitate handiz sartu zen partiduan. Bere lerroak ibarrakoen area ingururaino eramanaz, Iker Bizkaien taldeak martxa bat gehiago sartu zion norgehiagokari Laubururen eraso jokoa neurri handi batean eragotziz. Defentsa aurreratu honi esker, tokiko taldeak baloi osteak eragin eta Zuhaitzen atera bideratutako trantsizio arriskutsuak egiten zituzten. Lauburuk aldiz, baloi geratuan estrategia jokaldiak egiteko aukera aurkitutakoan sortzen zituen arrisku egoerak. San Juan bost [...]