Jubenilen ohorezkoak eta Lauburu Aldaz Klinikak beren aurredenboraldiak fintzen jarraituko dute
Txubelen taldeak begia Gipuzkoako kopan jarria du. Lauburu Mahala Ohorezko Maila ligako txapelketaren aurreko prestaketan dihardu eta pasa den asteburuan hainbat norgehiagoka jokatu zituen. Ostiralean Aitor Arevalok gidatutako mutilak Lasarte-Oriako Ventanas Isu Leihoak taldearen kontra jokatu zuten, Gipuzkoako lehenengo maila probintzialean dabilen taldea. Moratuen taldeak 7-2ko emaitzarekin irabazi zuen; etxekoek bisitariek baino biziago eta arituago ikusi ziren, erritmo altua ipiniz eta aurkaria, minutuk pasa ahala, nekaraziz. Test bikaina izango da talde gazte honentzat, honelako partida motarekin eskarmentua hartuz joan dadin. Biharamunean Ibarrako gazteak Gasteizera mugitu ziren eta triangeluar bat jokatu zuten Gasteizko Salburua, antolatzailea, eta Eskoriatza taldeen kontra. Azken [...]
