Irabazten ohitu da Lauburu (5-0)
Ibarrak Elorrioko Buskantza bizkaitar taldeari irabazi zion atzo, eta bere hirugarren garaipena jarraian lortu zuen. Emaitzak adierazten duen hainako partidu borobila izan ez bazen ere, Alfredo Hualderen mutilak jo ikusgarria erakutsi zuten, eta honi hazten jarraitzen duen talde honen anbizioa gehituz gero, moratuek goiko postuetara hurbiltzen dituen beste garaipen berri batez gozatzeko aukera bikaina izan zuen afizioak. Aurkaria multzoko hondarreko taldea zela jakinda ere, ibartarrek bazekiten puntuak lortzea ez zela erraza izango. Eta halaxe izan zen, Elorrioko taldea oso erasokor egon zen, trantsizio ikusgarrien bidez arriskua sortzeko gai norgehiagoka guztian zehar. Nekea gailendu zenean bakarrik lortu zuten etxekoek partida [...]