lauburu Mahalak Castro Urdiales CFS liderra bisitatuko du
Lauburu Mahala Castro Urdialesera joango da larunbatean egungo liderraren aurka neurtzera. Kantabriarrak lautik lau norgehiagoka irabazita bloke sendo bat osatzen dute eta pilatutako lan asko gehienbat klubaren azpiko kategorietan burutzen duten lan bikainari esker. Moratuek ilusioarekin daude eta Castroko taldea gainditzeko gogoarekin; horretarako lan handia egin beharko dute eta azken partidetan erakutsi duten gorako joera horrekin jarraitu. Ibartarrak azken urteko jokalaririk ez dute lantaldean, baina kolektiboa astetik astera ari da hazten eta ahalik eta lehiakorrena izatea iristeko, beharrezkoa duen heldutasuna lortzen. Lesioak direla eta, Arevaloren mutilentzat aste zaila izan da, bost jokalari artatu behar izan baitira arrazoi desberdinak medio. [...]