Lauburu Mahala Castro Urdialesera joango da larunbatean egungo liderraren aurka neurtzera. Kantabriarrak lautik lau norgehiagoka irabazita bloke sendo bat osatzen dute eta pilatutako lan asko gehienbat klubaren azpiko kategorietan burutzen duten lan bikainari esker.
Moratuek ilusioarekin daude eta Castroko taldea gainditzeko gogoarekin; horretarako lan handia egin beharko dute eta azken partidetan erakutsi duten gorako joera horrekin jarraitu. Ibartarrak azken urteko jokalaririk ez dute lantaldean, baina kolektiboa astetik astera ari da hazten eta ahalik eta lehiakorrena izatea iristeko, beharrezkoa duen heldutasuna lortzen.
Lesioak direla eta, Arevaloren mutilentzat aste zaila izan da, bost jokalari artatu behar izan baitira arrazoi desberdinak medio. Hala ere, taldeak lan asko egin du asteburuko konpromisoari begira; Asier Colasek ezin izango du jolastu, aurreko partidan beroketa garaian mina hartu eta bi astez kantxatik kanpo egon beharko duelako.
Entrenatzailearen aburuz: “Aurkariak taldean jotzaile onak ditu eta honi esker, trantsizio azkarrak eta estrategia ekintzak esplotatzen dituen talde baten aurrean jarriko gara. Partidako une oro erritmoa markatzen saiatu behar dugu; jokoan ongi egon gabe ere, amaitzeko duen gaitasunagatik norgehiagoka irabazteko gai den taldea da Castrokoa. Lesioak direla eta, ustekabe asko izan ditugu aste honetan, baina taldeak lan asko egin du. Norgehiagokara iristeko eta gorako joera duen eboluzio batean gaudela erakusteko gogotsu gaude.”
Kalendarioz atsedena tokatzen zaien 2005ko infantilak izan ezik, azpiko kategorietako beste talde guztiak jokatzen dute. Harrigarria da talde hauen hasiera, oraindik porrotik ez baitute ezagutu; iritsiko da hala ere, baina formatzen jarraitzeko tresna bikaina izango da iristen denean. Lehiaketak hasi besterik ez dira egin eta Gipuzkoako Territorialeko gure taldeen denboraldia interesgarria izango dela ematen du.
Azkenik, emakumezkoen taldeak atseden hartuko du aste honetan, infantilen moduan, hauek ere, egutegi bakoitia dutelako.

LAUBURU K.E. IBARRA-ren asteburuko kartelera

KATEGORIA
PARTIDA
EGUNA
ORDUA
TOKIA
2. B
CONS. JOSE LUIS COBO – LAUBURU K.E. IBARRA
Larunbata 4
19:00
Vicente Trueba (TORRELAVEGA)
Oho. Jub.
CASTRO URDIALES CDFS – LAUBURU IBARRA MAHALA
Larunbata 4
16:00
Peru Zaballa (CASTRO URDIALES)
Emakum.
ATSEDENA
1. Territo.
VENTANAS ISU LEIHOAK – LAUBURU ALDAZ KILINIKA
Ostirala 3
20:50
Maialen Chorraut ( LASARTE)
Jubenilak
TEEP SAMANIEGO ORIXE TOLOSALDEA A –  LAUBURU K.E. IBARRA
Larunbata 4
13:00
Uzturpe (TOLOSA)
Kadeteak
LAUBURU K.E. IBARRA – ZARAUTZ KE
Larunbata 4
11:30
Belabieta (IBARRRA)
Infantilak
UZTURPE LAUBURU 2004 – TEEP ORIXE
Larunbata 4
10:00
Belabieta (IBARRA)
Infantilak
UZTURPE LAUBURU 2005 – ATSEDENA