Lehenengo derbia Belabietan
Larunbatean 18:30ean Lauburuk Laskorain KE tolosarra jasoko du, bizilaguna eta ohiko talde zaila. Bi taldeak bolada erabat desberdina izaten ari badira ere, emozioa eta ikuskizuna ziurtatua dago; iazko norgehiagokak gogoratu besterik ez ditugu hori baieztatzeko, azken segundora arte partida zirraragarriak izan ziren-eta. Horregatik behar-beharrezkoa jotzen dugu more zale guztiek Belabietara hurbiltzea taldeari bultzada emateko. Denboraldi hasiera honetan, lehen aipatu bezala, talde bakoitzaren dinamikak desberdinak izan badira ere, Laubururentzat norgehiagoka zaila izango dela zalantzarik ez dago. Bakoitzak bere helburuetatik ez urruntzeko ahaleginak egin beharko ditu, eta talde tolosarrak zailtasun handiak jarri dizkio beti Laubururi. Adibide moduan, iaz elkarren kontra jokatutako ligako [...]