Alfredo Hualdek jarraituko du hirugarrenez Lauburu Ibarraren gidaritzan
Ligako azken norgehiagokatik aste batzuk pasa badira ere, datorren denboraldirako lantaldea osatzen buru-belarri ibili da kluba. Alfredo Hualde, lehenengo taldeko teknikoaren jarraipenarekin proiektu honen lehenengo pieza osatuz, pauso garrantzitsu bat aurreratu du klubak. Teknikari nafarrak taldea bi denboraldiez jarraian gidatu ostean, eta bietan errege koparako sailkatuz emaitza bikainak lortuta, beste urtebetez jarraituko du lehenengo taldearen aurrean. Bai klubak bai teknikari berak ere, datorren urteko bidea elkarrekin egiteko hautua egin dute. Taldea liga erregularreko txapelketan murgilduta egoteak atzeratu du atzeragotik zetorren erabakia. Honela beraz, Alfredok hirugarren urtez jarraituko du, eta 2017an etorri zenetik, taldea, bere multzoan erreferente izatea iritsi da. Azken [...]