Lauburu Ibarra Mahalak seriotasuna mantendu du Belabietan
Lauburu Ibarra Mahalak 3-1 irabazi zion Asturiasko Rodiles taldeari eta bigarren itzuliko talderik onena izaten jarraitzen du. Ibartarrak 7 norgehiagoka irabazi eta berdinketa bat egin du bigarren itzuli honetan, eta Belabieta beren gotorlekua bilakatu da, liga guztian bertatik pasa diren taldeetatik inork ez baitu garaipenik lortu, etxean jolasten duten oro, gazte ibartarren sendotasuna agerian geratzen da. Sailkapenean azken postuan zegoen talde baten aurrean jarri ziren moratuak eta etxekoentzat partidu erosoa izango zela aurreikusi zitekeen, baina entrenatzaileak astean zehar jokalariei jakinarazi zien moduan, erasoan zein defentsan oso ideia garbiak dituen taldea da Asturiaskoa. Erasoan joko bertikala egiten du, ia elaboraziorik [...]