Lauburuk eta Colo Colok partida bikaina oparitu zuten denboraldia agurtzeko (1-1)
Atzo arratsaldean Belabietara inguratu zen afizioak kalitate handiko areto futbolaz gozatzeko aukera izan zuen. Ibarra eta Aragoiko Colo Colo taldeen arteko neurketarekin amaitu zen goiz-goizetik hasitako areto futbol saio ikusgarria. 10:00etan hasi zen eguna, jubenil kategorian Gipuzkoako finalaren norgehiagokarekin. Alfredo Hualderen jokalariak beren anbizioaren eta lehiakortasun izpirituaren erakustaldia egin zuten atzokoan afizioaren aurrean, honela, 2017-2018 denboraldiko ligari agur esanez. Banako azken emaitzak ez du 40x20an ikusitako guztia islatzen, bi taldeak gol gehiago sartzeko aukera asko izan baitzuten. Sailkapenari dagokionez bi taldeak kantxara etxeko lanak eginak atera baziren ere, garaipena lortzeko grinarekin sartu ziren partiduan zaleen gozamenerako. Bi taldeak atetik urrun [...]