Berriro irabazi du Lauburuk (3-2)
Neurketa zirraragarria jokatu zen larunbatean Belabietan, eta talde moreak golaren aurrean erakutsitako trebezia faltak amaiera sufritu bat eragin zuen; bi taldeak bostekoak atera zituzten, baina azkenean Lauburuk eraman zituen puntuak. Hasieratik atera ziren bi taldeak hiru puntuen bila. Aurkariaren area inguruan presionatzen zuten biek, parekoaren aurreratzea eragotziz, eta presiotik ateratzeko fin ibili behar zen. Partida hasi eta bi minutura, defentsa morearen zalantza bat aprobetxatuz, Aragoiko taldeak, Jaimeren eskutik, toke fin bat eman eta Endika gainditu zuen. Norgehiagoka ez zen testuinguruz aldatu, baina Lauburu bere erasoak hobetzen hasi zen, bisitarien arean presentzia izaten. Aragoiarrek ere estrategia eta kontra bizkorrak egiten [...]