Aste biribila izatea nahi du Lauburuk
Bizkaira bidaiatuko du taldeak seigarren jardunaldia jokatzera CDF Auzoak Zierbenaren kontra. Errege Koparen 32renetara iritsi izana gozatzeko denborarik gabe, asteburu honetako hiru puntuak lortzeko lehiaketan kontzentratuta dago jada Lauburu Ibarra. Aurkaria Zierbena taldea izango da, ohiko talde zaila eta borrokalaria; 18:30ean izango da bere kantxan. Azken astean lortutako bi garaipenen ostean, lehenengo postuetara igoaraziko lukeen beste hiru puntu gehiago lortuta itxi nahi du astea talde moreak. Kopako norgehiagokaren eta [...]