22 2019.09.22

Azken uneko garaipena lortu du Lauburuk kanpoan (1-2)

2019-09-22T13:49:19+02:0022/09/2019|Tags: |

Larunbatean Kantabriara bidaiatzea tokatu zitzaion Laubururi, bertako CFS Castro Urdialesen kontra jokatzeko. Talde bakoitzak erabilgarri zituen arma guztiak bikain erabili zituen eta denbora gehienean markagailua bertakoen aldeko egon zen. Baina, ibartarren sena atera zen 5x4an eta balantza alde morera okertzea lortu zen partidaren amaieran sartutako bi golekin. Hasieratik talde bakoitzak planteamendu desberdinak zuela ikusi zen. Bertakoek defentsa bere kantxan egiten zuten, kontra bizkorrak eta baloiarekin joko zuzenago bat bilatuz. Talde moreak baloiaren jabetza zuten eta Castroren aurrerapena ekiditen saiatzen ziren presio itogarri batekin. Okasio asko sortu zen Castroren atean, baina gorritxoen defentsa onak eta Javi, bertako atezainaren lan bikainak [...]

20 2019.09.20

Castro Urdialesen jokatuko du Lauburuk bigarren jardunaldia 

2019-09-20T16:27:22+02:0020/09/2019|Tags: , |

Lehenengo jardunaldia Belabietan 6-0 irabazita denboraldiari hasiera ezin hobea eman ostean, aste honetan Kantabriara bidaiatu beharko du taldeak CFS Castro Urdiales taldearekin neurtzeko. Gure inguruko areto futbolean historiko bat da talde hau eta bere erkidegoan erreferente. Kantabriakoek 2.B-ko 2. multzora igo dira aurtengo denboraldian. Merezitako igoera hori 3. mailan zazpi urtez jokatu ostean etorri zaie. Gorritxoek taldea kategoria honetan kontsolidatzen saiatuko dira beraz, denboraldi honetan. Lehenengo jardunaldian puntu baliotsu bat lortu zuten Tafatrans taldearen kantxan berdinketa eginda; emaitza honek konfiantza irabazten lagundu izango dio Alex Sobak gidatutako taldeari, beraz, ibartarrak asko saiatu beharko dute handik puntuak ekartzeko. Lauburuk berriz, [...]

16 2019.09.16

Laubururen debuta bikaina bere estrenaldian

2019-09-16T17:02:38+02:0016/09/2019|

LAUBURUREN DEBUTA BIKAINA BERE ESTRENALDIAN  Larunbat goizean jokatu zen eta inkognita handia zegoen, goizean jokatzeak Ibarrako lantaldeari eragingo ote zion jakiteko. Baina, Alfredo Hualderen mutilak forma fisiko ezin hobean daudela erakutsi zuten eta Juventud del Círculo talderaren gainetik pasa ziren zati banatan 3-0eko emaitza eginez. Bi taldeak jokoaren eta baloiaren jabetzan nagusitu nahian hasi zen norgehiagoka, baina talde morea, defentsan gehiago estutuz, bisitarien atetik hurbilago egotea lortzen zuen. Landutako jokaldi batzuekin saiakera batzuk egin ostean, Jorgek egindako sake luze batean markatu zuen Lauburuk lehenengoa. Oihan izan zen,  sakeko baloia klase handiarekin jaitsi eta maisutasunez Carranez libratuz 1-0ekoa egin zuena. Juveko [...]

13 2019.09.13

Belabietan emango dio hasiera Denboraldiari Lauburuk

2019-09-13T12:31:03+02:0013/09/2019|Tags: , |

Alfredo Hualderen mutilak larunbatean 12:00etan Juventud del Circulo talde beti zailaren aurrean jarriko dira. Ligako lehenbiziko jardunaldian zale moreen aurrean estreinakoz jarriko da talde morea Burgoskoen kontrako norgehiagokan. Lehenengo jardunaldi honetarako jokatzeko ohiko ordua goizera (12:00ak) aldatu behar izan da. Intentsitate handiko aurredenboraldi baten ostean, baloia Belabietara eramateko ordua iritsi da. Abuztuan zehar egindako lan guztiaren isla izango da lehenbiziko partidu hau. Garaipenez betetako aurredenboraldia amaituta, aurrera egin eta urteko lehenengo hiru puntuak lortzeko garaia da. Aurrean, Juventud del Circulo CD taldea izango dute ordea; hau ere bere lehenengo hiru puntuak lortzeko asmotan etorriko da. Iazko denboraldiaren hasieran bezala, [...]

10 2019.09.10

Aurredenboraldia sentsazio onarekin amaitu du Lauburuk

2019-09-10T18:02:39+02:0010/09/2019|

Prestaketarako azken astea pasa den ostiralean amaitu zuen Lauburuk, Belabietan San Juan taldearen kontrako norgehiagokan. Neurketa hau Klubeko teknikoek lehenengo lantaldea zein egoeratan dagoen neurtzeko balio izan zuen eta datorren larunbatean hasiko den ligan pentsatzen hasteko. Norgehiagokatik azpimarragarriena bi taldeak defentsan erakutsi zuten intentsitatea izan zen, jokoa sortzea zailtzen zuelarik. Gol aukera gehienak defentsan ostu eta trantsizio bizkorren ostean etorri ziren. Holaxe aurreratu ziren moreak, Oihanek lehenengo lerroan ostu eta defentsak zein atezainak hainbat alderatze egin ostean, azkenean Oihanek berak sartu zuen baloia sarean jaurtiketa indartsu batekin. Lehenbiziko zatia emaitza honekin amaitu zen, justuko abantaila eta edozer gauzari aurre egiteko [...]

14 2019.08.14

2019-2020 ikasturtearen aurre-denboraldiari hasiera eman dio Lauburuk

2019-08-14T20:38:24+02:0014/08/2019|Tags: , |

Pasa den astelehenean, abuztuaren 12an eman zion hasiera Lauburuk bere lehenengo taldearen bidez 2019-2020 denboraldi berri eta zirraragarri honi. Aurre-denboraldi honen entrenamenduak bost astez luzatuko dira, Ligako lehenengo norgehiagokara baldintza onenetan iritsi ahal izateko. Belabietan izango da, irailaren 14an, Burgosko Juventud del Círculo taldearen kontra. Gorputz teknikoak marraztutako plangintzaren arabera, asteko hiru entrenamendu saio egingo ditu taldeak eta tartean lagunarteko norgehiagokak jokatuko dira, ahalik eta baldintza onenak eskuratzeko denboraldi hasieratik. Aurre-denboraldi honetan jokatuko diren lagunartekoak hauexek: Abuztuaren 17a, larunbata, Belabietan: Lauburu KE – Ibararte FS, 18:00etan Abuztuaren 24a, larunbata: Lauburu KE – Otxartabe FS, 12:00etan Abuztuaren 28a, asteazkena, Elorrion: [...]

29 2019.05.29

Lauburu Ibarra Mahalak irabazi egin zuen denboraldiko azken jardunaldian (6-0)

2019-05-29T19:57:19+02:0029/05/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - SAN JUAN AD Lauburu Ibarra Mahalak 6-0 irabazi zion AD San Juan taldeari eta denboraldia sentsazio onarekin amaitu du. Talde moreak lehenengo zati on bat burutu zuen eta atsedenaldira 5-0eko emaitzarekin erretiratu zen, nafarrei erremontatzeko aukera txikiena ere eman gabe. Erritmo biziarekin hasi zen partida, denboraldiko azkenekoa hain zuzen, eta aurrean ligako bigarren sailkatua; ikaragarrizko erregistroak dituen taldea: 180 gol aldeko, hau da, bataz beste, partidako 7 gol egin ditu, izugarria. Arevaloren mutilak berriz, 92 gol sartu dituzte, ia erdia; aurkari zaila izango zela zirudien beraz, baina moreek hasieratik ekin zioten lanari eta hirugarren [...]

29 2019.05.29

Ametsa lortzeko irabaztea nahikoa ez (5-4)

2019-05-29T09:39:07+02:0029/05/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA - ZIERBENA FS Maila handiko derbia eskaini zuten Lauburuk eta Zierbenak 2018-19 denboraldi zirraragarria ixteko. Norgehiagokan Lauburu izan zen nagusi, 5-0eko emaitzara iristeraino, baina azken minutuetan bizkaitarrek gol bakarrera eraman zuten aldea bosteko jokoarekin. Garaipenaren bila arma berdinekin atera ziren bi taldeak, defentsa intentsitatea lehenengo lerroetan jarrita, aurkariaren progresioa eragotziz eta baloia oinetan zutenean, presiotik ateratzen saiatzen ziren bi taldeak lauko jokoarekin. Lauburuk defentsa-intentsitate handiagoa jartzen zuen eta bisitarien atera maiz iristen zen. Hauetako batean, Antxon parekoaz libratu eta jaurtiketa zuzen batekin area barruan zegoen Zumetari bidali zion, honek Zierbenaren atean sartu eta markagailuan 1-0ekoa ezartzeko. Bisitariek [...]

22 2019.05.22

Espainiako txapelketa jokatuko dute Euskadiko txapeldun diren kadeteak

2019-05-22T21:42:23+02:0022/05/2019|Tags: , , , |

IBARRAK KADETEEN ESPAINIAKO TXAPELKETAREN AURREKO FASEA ANTOLATUKO DU JARRILLEROS - LAUBURU KE IBARRA 2003 Gertakariak biderkatzen ari dira Ibarran. Pasa den larunbatean Mikel Raposok gidatutako kadeteen taldea Euskadiko txapeldun bilakatu zen eta honela, kategoriako Espainiako txapelketaren aurreko fasea jokatuko du. Emaitza jakin bezain pronto hasi zen Klubeko zuzendaritza fase horietako bat herrian antolatzeko eskaera luzatzen, epea astelehenean 12:00etan amaitzen baitzen. Eskaera epe barruan sartuta beraz, Laubururi sede bat eman zitzaiola asteartean eguerdian jakin zen eta poz handia zabaldu zen familia more guztian. Proiektuaren sustapenari eta garapenari begira garrantzi handiko ekimena izango da, jarraitzaile, babesle eta instituzio andana bertaratu daitekeelako gurera. [...]

22 2019.05.22

Lauburu Ibarra Mahalaren porrota Eskoriatzan (6-1)

2019-05-22T21:31:49+02:0022/05/2019|Tags: , , , , , |

ESKORIATZA KE - LAUBURU KE IBARRA MAHALA   Lauburu Ibarra Mahala taldeak 6-1 galdu zuen Eskoriatzan ligako hogeita bosgarren jardunaldian eta honekin bigarren porrota segidan jasan du. Moreek bertakoek baino jaurtiketa gehiago egin bazuten ere, aurkariaren eraginkortasunaren aurrean erori ziren. Talde morea oso bizi hasi zen norgehiagoka hasieran; Logroñon jasandako porrotaren ostean, Aitor Arevaloren mutilak ez zuten historia bera gertatzerik nahi. Hasi eta zazpi segundora Iker Zubelzuren eskuz-esku bat erratu zuten jada. Erritmoa oso altua zen, ibartarrak baloia intentsitate handiarekin estutzen zuten eta pistaren hiru laurdenetan zein erdian berreskuratzen zuten baloia, baina gero ez zuten asmatzen sartzen. Minutuak aurrera zihoazen [...]

Go to Top