26 2018.02.26

Liderrak puntuak gehitzen jarraitzen dute

2018-02-26T08:58:00+01:0026/02/2018|Tags: , |

Beste hiru puntu lortu dituzte senior neskek Trintxerperen aurka 6-1 irabazita. Lidertzan jarraitzen dute ibartarrek 34 puntu pilatuta. Hasi da Gipuzkoako Ligako senior nesken hirugarren itzulia. Hirugarrena eta azkena. Ibartarrek Trintxerperen aurka ekin zioten azken itzuliari. Ostiralen jokatu zuten partidua, etxean, iluntzeko 20:30ean hasita. Partidua lasai hasi zen, erritmo motelarekin. Lauburukoek baloiaren jabetza izan zuten arren, ez zuten gehiegi estutu. Partiduan sartzea kosta zitzaien arren, azkar lortu zuten aurrea hartzea. Markagailua aldatu arren (1-0) partidaren erritmoa ez zen apenas aldatu. Bigarren gola lortu zuten etxekoak, 2-0 aurretik jartzea, baina partidaren intentsitateak bere horretan jarraitzen zuen. Trintxerpekoek ez zuten etsi. Bost [...]

21 2018.02.21

Emakumezkoen Lauburuk sei puntu gehiago pilatu ditu

2018-02-21T08:01:56+01:0021/02/2018|Tags: , |

Asteburuan bi jardunaldi jokatu dituzte Lauburu K.E-ko senior neskek, 13. eta 14 jardunaldiak, hurrenez hurren. Biak irabazi dituzte. Ostiral iluntzean jokatu dute atzeratutako partidua, Anoetaren kontrakoa, etxean. Erritmoa hartzea kosta zitzaien arren, atsedenaldira bi goleko errentarekin joan ziren ibartarrak. Bigarren zatian biziago aritu ziren etxekoak eta markagailuan aldea handitzea lortu zuten. Gol askoko erdia izan zen bigarrena, Lauburukoek lau eta anoetarrek bat sartu zituztelarik. Partida 6-1 emaitzarekin bukatu da, azkenean. Asteburuko bigarren partidua berriz, igandean izan zen, etxetik kanpo, Lasarteko Trumoi taldearen kontra. Hasieratik izan zuten ibartarrek partidaren kontrola eta lehen zatian partidua erabakita utzi zuten 0-9 goleko aldearekin. Bigarren [...]

31 2018.01.31

Gol festa emakumezkoen Lauburu eta Orixeren arteko norgehiagokan (11-3)

2018-01-31T07:36:59+01:0031/01/2018|Tags: , |

Orixe eta Lauburu izan dira aurrez aurre 11.jardunaldian. Ibartarrek 11-3 emaitzarekin irabazi dute partidua. Zenbakiek laburtzen dute orain arte ligak emandakoa. Lauburuko neskak, gaur-gaurkoz, lidergoan daude, iaz baino urrats bat gorago. Aurkari zuzenen kontrako azken bi garaipenek eta asteburuko partidan hiru puntuak lortzeak lidergoa sendotu die. Uzturpen jokatu arren, etxean hartu dute Samaniegoko taldea. Lehen unetik idatzi diren partidaren ezaugarriak ez dira aldatu minutuak pasa ahala: intentsitate ez oso altua baina kontraeraso biziak. Eta horrela lortu dute lehen unetik markagailua aldeko izatea, kontraerasoan barkatu gabe golak sartuta. 6-0 aldea lortu dute. Orixekoek gola sartu dute gero, 6-1. Baina partiduak traza [...]

24 2018.01.24

Puntuak pilatzen jarraitzen dute Lauburuko emakumezkoak

2018-01-24T07:56:07+01:0024/01/2018|Tags: , |

Aurkariaren sareetan erortzen gara maiz, bere jokoan. Baina ari gara, puntadaz puntada, gure joko propioa josiz. Gero eta gehiago ezagutzen dugu elkar, eta hori lagungarria zaigu elkarren arteko sarea gero eta tenkatuago, eta, era berean, gero eta malguagoa izateko. Nabari da hori partidetan. Bizkortasuna ematen diguten jokalariak ere iritsi ziren taldera, eta hori ere islatzen da jokoan. Besteen sarera baloiak sartzen laguntzen digu bizitasun horrek. Harilkatuta daude bi ezaugarri horiek. Eta zorionez, sarritan, markagailuan oihartzuna dute, larunbatean esaterako. Izan ere, otsailaren 4ko asteburuan jokatu behar genuen partida aurreratu eta larunbatean jokatu genuen, Idiazabalen, eguerdiko 13:15ean. 12. jardunaldiko partida jokatu genuen, [...]

6 2017.12.06

Zorotan zozo

2017-12-06T22:40:09+01:0006/12/2017|Tags: , |

Ohi ez bezala, larunbatarekin jokatu genuen etxeko partida, Eguzki Trumoi talde lasartearraren kontra. 5-1 irabazi genuen partidua. Martxa hartzea kosta zitzaigun. Errazkerian erori, erosoa zela sinetsita patxadaz hartu, eta uste baino zailagoa egin zitzaigun lehen gola sartzea. Lehen zatiaren azken arnasean sartu genuen are patxada handiagoa baina, kontrara, aktibatu zigun gola. Horren atzetik etorri ziren beste hiru gol, bata bestearen atzetik, natural. Partida bukatzeko hamar minuturen faltan sartu zuten Trintxerpekoek gola, 4-1ekoa, eta geroxeago guk partida itxiko zuen 5.ena. Gol festa izanagatik, zozoa izan zen partidua. Zozoa gure norgehiagoka eta zoroa liga. Bi aurkari zuzenek, Idiazabalek eta Eskoriatzak, elkarren kontra [...]

16 2017.11.16

Bederatzitik bat

2017-11-16T12:00:55+01:0016/11/2017|

Iaztik hona hobekuntza nabaria izan duen taldea da Orixekoa. Jokoan asko hobetu du eta talde sendoa da aurten. Partida zaila jarri arren, 0-5 irabazi zuten ibartarrek bizilagunen zelaian. Zazpi talde gara ligan. Zazpitik hiru, eskualdekoak: Tolosako Orixe, Anoetako taldea eta gu, ibartarrak. Bai ala bai, eta okerrik ezean, bederatzi derbi jokatuko ditugu denboraldian, hiru joan-etorri egiten ditugu eta. Lehendabizikoa joan den ostiralean izan genuen, Orixeren aurka. 20:30ean hasi zen norgehiagoka. Aurretik haurren patinajea zegoen. Ikusle gehiago bildu zituen haurren entrenamenduak gure partiduak baino, eta hori gure partidu bat ikustera sekula etorri ez ziren lagunak ere gerturatu zirela Uzturpe frontoira. Frontoia, [...]

10 2017.11.10

Lauburu Uzturpeko bi taldeen arteko derbia

2017-11-10T11:36:16+01:0010/11/2017|

Lauburu Ibarra Mahala, Jubenilen Ohorezko maila izango da klubeko azpiko kategoria guztietan atsedena duen talde bakarra asteburu honetan. Multzo bakoitia izaki, egutegian halaxe egokitu zaio nahiz eta ligako jardunaldiak jarraitzen duen. Azpiko kategorien jardunaldia ostiral iluntzean hasiko da, bai 1go maila probintzialean eta baita emakumezkoan ere. Emakumezkoen taldea berriro sartuko da lehiaketan pasa den asteburuan atsedena egin ostean eta Txubelek entrenatutakoek berriz, Belabietan jokatuko dute “Herrikide” taldearen kontra eskualdeko derbia; 20:45ean izango da norgehiagoka eta jokoan bigarren postua, tolosarrak eta ibartarrak, 3 puntuen aldearekin, bigarren eta hirugarren postua betetzen baitute egun, hurrenez hurren. Ibartarrentzat aukera bikaina izango da tartea leuntzeko, [...]

Go to Top