Iaztik hona hobekuntza nabaria izan duen taldea da Orixekoa. Jokoan asko hobetu du eta talde sendoa da aurten. Partida zaila jarri arren, 0-5 irabazi zuten ibartarrek bizilagunen zelaian.
Zazpi talde gara ligan. Zazpitik hiru, eskualdekoak: Tolosako Orixe, Anoetako taldea eta gu, ibartarrak. Bai ala bai, eta okerrik ezean, bederatzi derbi jokatuko ditugu denboraldian, hiru joan-etorri egiten ditugu eta. Lehendabizikoa joan den ostiralean izan genuen, Orixeren aurka.
20:30ean hasi zen norgehiagoka. Aurretik haurren patinajea zegoen. Ikusle gehiago bildu zituen haurren entrenamenduak gure partiduak baino, eta hori gure partidu bat ikustera sekula etorri ez ziren lagunak ere gerturatu zirela Uzturpe frontoira.
Frontoia, urte sasoi honetan egon ohi den bezala, hotz. Baina, hala ere, ez zitzaigun asko kostatu partiduan sartzea eta gorputzak berotzea. Joko txukuna egiten hasi ginen hasieratik. Beraiek ere ondo aritu ziren, baina, lehen zatian 0-3 errenta jada lortua genuen.
Presio lan ona egin zuten Orixekoek, baina lapurtutako baloiek ez zuten atea ikusi. Guk, ordea, beste bi gol sartzea lortu genuen. Eta horrelako bukatu zen partidua, 0-5eko emaitzarekin.
Emaitzak akaso islatu ez arren, iaztik asko kohesionatu da Orixeko taldea. Hobekuntza nabarmena izan dute eta geroz eta talde lehiakorragoa da, irabazteko are zailagoa.