PARTIDA ONA ETXEAN, ETA BESTE HIRU PUNTU POLTXIKORA
Larunbatean etxera itzuli ginen eta, beste behin ere, pozez betetzen gintuen Belabietako harmailak baldintzarik gabeko zaleekin ikusteak. Horrela, ilusio handiz, Marcos, Eric, Boli, Chuky eta Uri bostekoarekin hasi genuen partida. Hasierako minutuei dagokienez, ez ziren onenak izan, 2:20 bakarrik pasata Almonacidek markagailua estreinatu baitzuen (0-1) trantsizio on baten ostean. Horren aurrean, egoerari aurre egiten jakin izan genuen, eta, 3 minuturen buruan, partida berdindu zuen Chuckyk (1-1). Handik bi minutura, Txikik aurretik jarri gintuen lapurreta garrantzitsu bati esker. Hortik aurrera eta Jotak partidaren amaieran adierazi zuen bezala, taldea ondo egon zen, indarrak parekatu genituen, eta atsedenaldirako 10 minutura, 3 eta [...]









