Derbi parekatu baten jabe egin zen Lauburu (2-3)
Laskorain K.E. - Lauburu K.E. Ibarra Edozeinek eskuratu zezakeen garaipena, eta azkenean Lauburu izan zen bosteko jokoarekin berdinketa hautsi zuena. Usabalgo harmailak leporaino bete ziren eta zaleek Tolosaldeko areto futbol festan norgehiagoka zirraragarri batekin gozatzeko aukera izan zuten. Hasieratik argi utzi zuten bi taldeak partida irabaztera zihoazela, baloiaren aurrerapena presio-defentsarekin eragotziz. Lauburu baloiaren jabe denbora luzeagoan izan zen, baina ez zen Tolosakoen atera ondo iristen. Laskorainek berriz, joko zuzena edo trantsizio bizkorrak bilatzen zituen, baina ez zuten moreak kezkatzea lortzen. Hirugarren minutuan Andoni Agirrezabalak 0-1ekoa egin zuen 12 metroetatik botatako txute batekin. Alta, irudikeria besterik ez zen izan, Laskorainek oso [...]