Azken uneetan garaitu dio Lauburuk Mariano Rico Cuellar on bati (3-4)
FS MARIANO RICO CUÉLLAR - LAUBURU KE IBARRA Lauburuk denboraldi amaieran jokatu beharko dituen bost finaletatik lehenengoak amaiera pozgarria izan zuen, bukaera arte irabazteko grina erakutsita, taldeak hiru puntuak Ibarrara ekarri baitzituen. Alfredo Hualderen mutilak hirutan bederen erremontatu behar izan zuten, 12 segundo faltan azken 3-4ko emaitza ziurtatu arte. Espero zen moduan joan zen norgehiagoka. Bertakoek talde porrokatua dutela erakutsi zuten eta edozein unetan Iñaki Peñaren atea aurkitu nahian ibili ziren. Moreen eraso-jokoa baldintzatu zuen Cuellarreko pistak, bisitariek ez zuten lortu zoru bizkor hartan eroso sentitzea. Lehenbiziko bi minutuetan bi aldeek izan zituzten okasioak. Oihan eta Andoni Carlosenak bertako atezainak [...]