Belabieta bete egin zen Aragoiko Pinsequeri irabazteko (8-6)
LAUBURU KE IBARRA - PINSEQUE AD Ibartarrak perfekzioa ukitu zuten lehenbiziko zati bikain batean, non atsedenaldira 6-1eko emaitzarekin iritsiz garaipena lotuta utzi baitzuten. Bigarrenean azken minutura arte mantendu zuten aldea; hemen, Pinsequek emaitza makillatzea lortu zuen bosteko jokoarekin. Etxekoen nagusitasunarekin hasi zen norgehiagoka eta lehenbiziko minututik garaipena helburu zuen Lauburu ziur eta konbentzitu bat ikusi zen. Defentsa altuarekin aragoiarrak lotu zituen eta baloiaren jabetzarekin Brianen atera arriskuarekin iristen ziren moreak. Laster iritsi zen Beñatek egindako 1-0ekoa; Antxonen jaurtiketaren ostean area barruan alderatze bat jaso zuenean. Gol honek bultzada eman zion Laubururi eta triangelukatze politak sortzen jarraitu zuen. Bi minutu beranduago [...]