GARAIPEN ZAPOREA DUEN BERDINKETA
Larunbatean Villa de Quel taldearen aurka jokatu genuen, eta Chukyren eta Oscarren bajak direla eta, hasiera-hasieratik izan zen partida oso gogorra. Gainera, horri gehitzen badiozu Ericek, pasa den asteko lesiotik sendatu arren, min hartu zuela jokoaren lehen minutuetan, are gehiago zaildu zitzaigun egoera. Hala ere, hainbeste ezbeharren erdian, alderdi oso positiboa atera genuen; izan ere, Beñat Euskal Ligako jokalariak aurtengo lehen minutuak jokatu zituen 2B mailan, eta izugarria izan zen egin zuen lana. Horren guztiaren artean, Dani, Eric, Uri, Txiki eta Boli izan ziren hasierako bostekoa osatu zutenak eta, bi taldeek defentsa altua mantenduta, Quelek ondo zehaztutako trantsizioarekin estreinatu [...]