19 2022.12.19

GARAIPEN ZAPOREA DUEN BERDINKETA

2022-12-19T22:48:43+01:0019/12/2022|

Larunbatean Villa de Quel taldearen aurka jokatu genuen, eta Chukyren eta Oscarren bajak direla eta, hasiera-hasieratik izan zen partida oso gogorra. Gainera, horri gehitzen badiozu Ericek, pasa den asteko lesiotik sendatu arren, min hartu zuela jokoaren lehen minutuetan, are gehiago zaildu zitzaigun egoera. Hala ere, hainbeste ezbeharren erdian, alderdi oso positiboa atera genuen; izan ere, Beñat Euskal Ligako jokalariak aurtengo lehen minutuak jokatu zituen 2B mailan, eta izugarria izan zen egin zuen lana. Horren guztiaren artean, Dani, Eric, Uri, Txiki eta Boli izan ziren hasierako bostekoa osatu zutenak eta, bi taldeek defentsa altua mantenduta, Quelek ondo zehaztutako trantsizioarekin estreinatu [...]

16 2022.12.16

HELBURU ARGIA

2022-12-16T15:09:22+01:0016/12/2022|

Bihar Quelera (Errioxa) joango gara 18: 30ean Gabonetako atsedenaldiaren aurreko azken partida jokatzeko. Gainera, lehen itzuliko azken-aurreko partida ere bada, eta emozioz beteta dago sailkapena. Aurkariari dagokionez, 11. postuan kokatu da 16 punturekin, 5 garaipen, berdinketa 1 eta 7 porroten ostean. Zentzu horretan, asteroko entrenamenduetako batean, Ikerrek kontatzen zigun 3 norgehiagoka galtzetik datozela, eta horrek, ziur, urtea ahalik eta aho zaporerik onenarekin bukatzera eramango dituela, azken jardunaldietako egoera horri buelta eman nahian. Horrela, badakigu, beste behin ere, 40 minutu gogor izango direla eta, horretarako, jokalari guztiak deitu ditu Jotak, Ekain eta Beñat Euskal Ligakoak barne, baita Oscarri ere, pixkanaka [...]

12 2022.12.12

“PARTIDA OSO GOGORRA” ETA PUNTU GARRANTZITSUA

2022-12-12T19:10:22+01:0012/12/2022|

Larunbatean Tafa FS taldearen bisita jaso genuen etxean, gure entrenatzaileak “oso gogorra” bezala definitu zuen partida batean. Marcos, Boli, Eric, Chuky eta Urirekin hasi genuen norgehiagoka, eta gauza asko gertatu ziren arren, kontrako lehen gola ez zen lehen zatiaren erdialdera arte iritsi (0-1). Minutu bat geroago, 0-2koa jarri zuten nafarrek markagailuan. Horrela, distantzia hori lehenbailehen murriztea ezinbestekoa zela kontuan hartuta, dena eman genuen, eta atsedenaldirako 2 minutura, 5eko jokoa erabilita, Iliasek lehen gol desiratu hori sartu zuen urruneko jaurtiketa bati esker (1-2). Gola sartzea oso garrantzitsua izan zen, baina lehen 20 minutuek Ericen lesioaren berri txarra ekarri ziguten, eta [...]

9 2022.12.09

AZKEN-AURREKO ERRONKA GABONETAKO ETENALDIAREN AURRETIK

2022-12-08T13:18:05+01:0009/12/2022|Tags: , , , , |

Larunbatean, Belabietan 18:30ean, Tafa FS talde nafarraren aurka jokatuko dugu, eta Gabonetako etenaldiaren aurreko azken-aurreko partida izango da. Zentzu horretan, ezinbestekoa izango da batzea, batez ere, taulako goiko postuetan mantendu, eta asmo handiko gure helburuari eutsi ahal izateko. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko hamargarren postuan kokatzen da 16 punturekin, 5 partida irabazi, 1 berdindu eta 6 galdu ondoren. Hori kontuan hartuta, eta sailkapena oso parekatua dagoela jakinda, badakigu Tafallakoak prest egongo direla postuak igotzen lagunduko lieketen 3 puntu horiei ihes egiten ez uzteko. Horren jakitun, jokaalri guztiak deitu ditu Jotak, Ekain izan ezik. Gainera, min hartuta jarraitzen du Oscarrek eta, beraz, [...]

5 2022.12.05

PARTIDA ETA EMAITZA ONA ETXETIK KANPO

2022-12-05T19:48:46+01:0005/12/2022|

Larunbatean Brunetera (Madril) joan ginen taulako lehen postuetan jarraitzeko aukera ez galtzeko asmoarekin. Lehen zatiari dagokionez, oso parekatua egon zen. Markagailua irekitzea oso positiboa izan zen (Ilias, 5. min), baina goizegi 5 faltarekin jarri ginen, eta aurkaria bi golekin aurreratu zen (bata 9. minutuan eta bestea 12. minutuan). Hala ere, indartsu mantendu ginen, eta bigarren zutoinetik jarri genuen berdinketa, trantsizio on baten ostean (Chuky, 17. min). Aldageletatik bueltan, sentsazio onak areagotu, eta Chukyk aurretik jarri zuen gure taldea, hasi eta bi minutura. Oro har, hobeto menderatu genituen espazioak eta bizkarrak, eta etxekoek atezain jokalariaren alde egin bazuten ere, norgehiagoka [...]

2 2022.12.02

ETXETIK URRUN, BAINA ILUSIOA GALDU GABE

2022-12-02T14:03:53+01:0002/12/2022|

Bihar Madrilera bidaiatuko dugu, Brunete izeneko udalerrira zehazki, eta goizeko 8:00etan aterako gara Belabietatik hara goiz iristeko, 17:00etan baita norgehiagoka. Ligako hamabigarren jardunaldiari dagokio partidak, eta joan den astean denborladiko lehen porrota bizitu ondoren, erronka berezia izango da aste hontakoa, hasieratik izan dugun emaitzen dinamika on horri berriro ekiteko balio izatea nahi baitugu. Aurkariari dagokionez, berria da gure multzoan. Egun, sailkapeneko 9. postuan dago, 16 puntu pilatuta (5 garaipen, berdinketa 1 eta 5 porrot), San Juanek eta Villa de Quelek (zazpigarren eta zortzigarren postuan daude, hurrenez hurren) dituzten berberak. Hain justu joan den astean, Brunetekoek nafarren aurka jokatu, eta [...]

Go to Top