Ventanas Isu F.S. on baten aurrean gailendu da Lauburu (0-3)
Ibarrak Ventanas Isuri irabazi dio gaur goizean Lasarten jokatu duten Gipuzkoako Kopako final laurdenetako partiduan. Bertakoek defentsa lan bikaina egin dute, talde serio eta ordenatu moduan agertuz, eta kantxan nagusitasuna izanda ere, partida ez da inongo momentuetan moratuen aldera etorri. Espero zen moduan, norgehiagokaren pisurik handiena Lauburuk izan du, Lasartekoek aldiz, bere atearen ingurua babesten saiatu dira, kontraren bat harrapatu nahian. Markagailua nahikoa azkar ireki izanak lasaitasun dezente eman die Alfredo Hualderen mutilei, baina tokikoek ez dute etsi eta bere lana egiten jarraitu dute, bigarren denboran Iraitzen atera hurbilketa batzuk eginez. Moratuen golak Agus eta Andoni Carlosenak egin dituzte. Lehenengoa [...]