Lagunartekoak, mailako berbia eta omenaldia Lauburu Ibarra Mahalari
Bere ligako lehenbiziko partidarako astebete geratzen denean, Lauburu Mahala Ibarrak prestaketan jarraitzen du. Aitor Arevaloren mutilak jokoaren alde guztiak leuntzen dihardute, lehenbiziko partida horretara ahalik eta baldintza onenetan iritsi ahal izateko. Irurtzungo Xota taldearen aurka jokatu beharko dute. Moratuek talde filialaren aurka bi partida jokatu dituzte aste honetan, eta lehenengoan gazteenak 4-0 galdu bazuten ere, bigarrenean 5-3 gailendu ziren. Entrenatzaileak honelako irakurketa egiten zuen mutilen eboluzioa dela eta: “Orokorrean, txukun ari gara lanean, egia da, erasotzeko garaian, batzuetan, azken metroetan trabatzen garela eta erabaki onenak ez hartzeagatik baloi hutsalak galdu eta golak kostatzen zaizkigu. Zentzu horretan dezente lan egin beharko [...]