PISTA ZAILA AURREZ AURRE, BI ASTEZ ETXEAN BABESTUTA EGON ONDOREN
Bihar (Zubirin, 16:30ean) Nafarroako CD Ibararteren aurka jokatuko dugu Ligako hamargarren jardunaldiari dagokion partida. Horrekin lotuta, lehen itzulia bukatzeko beste bost bakarrik falta direla kontuan hartuta, mentalki indartsu mantentzea besterik ezin dugu izan buruan. Helburua da ez desbideratzea iraileko asteburu hartatik aurrera ahalegin handiarekin sortu dugun bidetik. Aurkariari dagokionez, sailkapeneko 12. postuan dago 9 punturekin, 2 garaipen, 3 berdinketa eta 4 porroten ostean. Datu horien artean, San Juanen etxean 1-1 berdintzetik datozela azpimarratu behar dugu, lan ona egitearen isla baita halako pista zail batean puntu bat lortzea. Era berean, gogora dezagun iaz oso neurketa gogorrak jokatu genituela guk geuk [...]