Lauburuk Otxartabe berritu baten kontrako derbia du aurrean
Pasa den asteartean San Juanen kontra lortutako Errege Koparen final-hogeita hamabikorako paseaz gozatzeko denborarik gabe, Lauburuk denboraldiko bere lehenbiziko derbia jokatuko du Bizkaian. Ligako bigarren jardunaldia izango da eta aurkaria Otxartabe. Iaz hirugarren mailan denboraldi bikaina egin eta bigarren postuan amaitu ostean lortu du Otxartabek Bigarren B-ko multzo honetan tokia. Bigarren B-ko multzoen berregituraketak eta talde batzuk kategoria honetan jokatzeari uko egin izanak, igotzeko aukera eman zien bizkaitarrei. Hala ere, ez dugu pentsatu behar kategorian jarraitzeko borrokatuko duen talde bat izango dela, alderantziz; kalitate eta eskarmentu handiko lantaldea osatu du eta, tartean, 1go eta 2. mailan ibilitako jokalariak, Yeray edo [...]