Belabietatik ihes egin dute hiru puntuak egun txar batean (1-2)
Atzean uzteko moduko partidua ikusi genuen atzokoan Belabietan. Porrota ezagutu gabeko 10 jardunaldien bolada ona amaitu zen, Alfredo Hualderenak ez zuten asmatu jokoan askorik izan gabe oso lehiakor jokatu zuen eta hiru puntuak eraman zituen talde bat gainditzen. Norgehiagokaren lehenbiziko zatia itogin batek baldintzatu zuen, partidua bera berandu hasteaz gain, hainbat alditan geratu behar izan baitzen eta ondorioz, jokoaren erritmoa asmo mantsotu zen. Ibartarrak bisitariak baino hobeto sartu ziren partiduan. Bi taldeak bestearen arean saiatzen ziren aurkaria presionatzen, baina tokikoak ziren arriskuak sortzen zituzten bakarrak; estrategia ekintzetan gehienbat. Santurtzi geroz eta erosoago sentitzen zen pistan eta eskenatoki hori erabat aldatu [...]