Erritmo bizkorreko neurketa batean gainditu du Lauburuk Segorbe taldea (3-2)
Hilabeteko geldialdiaren ostean, 2.B Mailako ligari jarraipena emateko jokatutako norgehiagoka zirraragarria izan zen. Bi taldeak ikuskizun ederra eskaini zuten, emaitza azken segundoetan erabaki zelarik. Alfredo Hualderenak, lehenbiziko denbora bikaina jokatuta lortutako bi tantoen tartea Segorbekoek 2 minutu faltan nola gutxitzen zuten ikusi behar izan zuten. Hala ere, lehiatzen jarraitu zuten eta amaierarako 45 segundo faltan eta afizioari izugarrizko poza emanaz, Oihanek garaipenaren gola egitea lortu zuen. Lauburu oso bizi sartu zen partiduan; Castellóko taldearen defentsa pazientzia handiz irakurriz bere posizio-erasoak landu ahal izateko eta aurkariak eskatu ahalako intentsitatearekin babesten. Ibartarrak azkar hasi ziren arriskuak sortzen Daviden atean. Danik egindako tiro [...]