“PARTIDA OSO GOGORRA” ETA PUNTU GARRANTZITSUA
Larunbatean Tafa FS taldearen bisita jaso genuen etxean, gure entrenatzaileak “oso gogorra” bezala definitu zuen partida batean. Marcos, Boli, Eric, Chuky eta Urirekin hasi genuen norgehiagoka, eta gauza asko gertatu ziren arren, kontrako lehen gola ez zen lehen zatiaren erdialdera arte iritsi (0-1). Minutu bat geroago, 0-2koa jarri zuten nafarrek markagailuan. Horrela, distantzia hori lehenbailehen murriztea ezinbestekoa zela kontuan hartuta, dena eman genuen, eta atsedenaldirako 2 minutura, 5eko jokoa erabilita, Iliasek lehen gol desiratu hori sartu zuen urruneko jaurtiketa bati esker (1-2). Gola sartzea oso garrantzitsua izan zen, baina lehen 20 minutuek Ericen lesioaren berri txarra ekarri ziguten, eta [...]









