Garaipena, denboraldiari amaiera emateko
LAUBURU KE IBARRA MAHALA - SAN JUAN AD Lauburu Ibarra Mahalak ligako bere azken jardunaldia jokatuko du larunbatean Belabietan, eta San Juan talde nafarra izango du aurrean. Aitor Arevaloren mutilak bi aldiz jarraian galdu dute eta denboraldia bigarren sailkatuari irabazita amaitu nahiko lukete. Hori lortzeko lan asko egin beharko dute, San Juanek denboraldi guztian behin bakarrik galdu du-eta. Javier Viedmak entrenatutakoak 180 gol sartu dituzte denboraldi guztian eta 63 jaso; zenbaki ikaragarri hauekin, liga amaitutakoan jokatuko den jubenilen Espainiako txapelketarako sailkapen historikoa lortu dute. Erasoan, 1x1ean desoreka eragiten duten jokalariak ditu taldeak eta honek, denboraldiko norgehiagoka askotan ezberdintasunak markatu ditu. [...]