Efektibitate faltak aurkari on baten aurrean galtzera eraman zuen Lauburu (2-3)
Ibarrak ezin izan zuen bolada onarekin jarraitu, bi hilabete galdu gabe egon ondoren, atzokoan, aurkariaren atean ez asmatzeak eta Gaztelakoen lan onak eragin zuten porrota. Alfredo Hualderenak bigarren denbora ona egin zuten, baina ezin izan zuten lehenengo zatian aldapa gora jarri zitzaien partidua irauli. Bisitariek biziago sartu ziren partidan, baloia ongi mugitzen zuten eta amaitze-lekura erraz iristen ziren. Lauburuk osatzea lortu zuen eta bosgarren minuturako jokoaren dinamika aldatzen hasi zen. Honela iritsi ziren partiduko lehenengo aukerak eta Oihan eta Agus izan ziren atezain aurkariari lana ematen lehenbizikoak. Lehenengo tantoa Lauburuk egingo zuela uste zenean, Guadalajara izan zen markagailuan aurreratu [...]