Ohorezko jubenilak etengabe hazten jarraitzen du
Lauburu Ibarra Mahalak 5-3 irabazi zion EDF Logroño taldeari eta hirugarren garaipena jarraian egin du. Gazte ibartarrak lehenengo zatiaren amaierako kontrako emaitza iraultzeko gai izan ziren bigarren zati on bat jokatuta. Bisitariek nagusitu ziren hasieran eta Javi Ayerberen atera egindako lehenbiziko iritsierak beraienak izan ziren. Errioxarrek beren 5x4ko ohiko jokoa egin zuten bandatik ateratzen zuten aldiro eta 3-1eko jokoa aurkariaren pistan, aldaketa taktiko hauekin ibartarren defentsa nahasi nahian. Partidako zortzigarren minutuan aurreratu ziren bisitariak Javi Ayerbek egindako akats bat medio, jokalari batek pasatako baloiaren kontrola galdu eta atean sartu zenean. Alta, taldea ez zen desegin eta minutu bat beranduago, korner [...]