Lauburu Ibarra Mahalaren porrota Eskoriatzan (6-1)
ESKORIATZA KE - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahala taldeak 6-1 galdu zuen Eskoriatzan ligako hogeita bosgarren jardunaldian eta honekin bigarren porrota segidan jasan du. Moreek bertakoek baino jaurtiketa gehiago egin bazuten ere, aurkariaren eraginkortasunaren aurrean erori ziren. Talde morea oso bizi hasi zen norgehiagoka hasieran; Logroñon jasandako porrotaren ostean, Aitor Arevaloren mutilak ez zuten historia bera gertatzerik nahi. Hasi eta zazpi segundora Iker Zubelzuren eskuz-esku bat erratu zuten jada. Erritmoa oso altua zen, ibartarrak baloia intentsitate handiarekin estutzen zuten eta pistaren hiru laurdenetan zein erdian berreskuratzen zuten baloia, baina gero ez zuten asmatzen sartzen. Minutuak aurrera zihoazen [...]